Azaroak 20 an danok BILBOa! ASKE ETA BERDINEN EUSKAL HERRIA LORTU ARTE!

Zeatxik jungo ga Bilboa azaroan 20an? EHBilduk, “Konpromisoa” lemapin, Euskal Herri aske baten bidin urratsak emoteko prest dazen herritarrak batu nahi dotxu osteabe Bilboko kalitan tzir.

Horretako jaxo giñan eta horretan zorretan gaz: naziñoi aske, justu, feministi, ekologisti, antifaxisti, euskaldune eta bakiaz konprometitute gaz, eta ez dou etsiko berau lortu arte.

Lehentasunezku dalako, zuaz egin nahi douelako, azaroan 20an Bilbon eingo dan manifestaziñoi nazionalin parte hartzea gonbidatzen zatxuau. Gu han eongo gaz, eta zu?

Ondarrun be propaganda lanetan ibili diz hainbat kide.

Yaalah elkarteko mateixala eskatzeko aukeri zabaldu dabe

Herriko saharar herrixan aldeko elkartik mateixal sorta ederra dauke eskoartin. Kalin gazte eta ez hain gazte askoren artin ikusi geinkez euran logodun jertsak, telazko boltsak, kamisetak…

Gabonak be hurreatzen datozela, opari ezin originalaua etxeko aukera ederra emoten dau Yaalah elkartik. Oparixe etxiandik aparte, elkartasun proiektutan lagunduko dozu.

Eskarixak AZARUN 20 baino lehen ein bir diz lotura honetako formulaxu beteta. Bertan agertzen diz bete beharreko datuk eta jasotiai buruzko informaziñoi.

Hauxe da saritan zabaldu daben mezu:


YAALAH ELKARTIN SUDADERAK, KAMISETAK eta BOLTSAK ESKATZEKO AUKERI!
Herritxar askorek galdetuzkule ikusitxe jertsak eskatzeko aukera barri bat egongo da, batxe kamisetak, boltsak eta kalendaxuk eskatzeko be. 🗓 ⚠AZAROAK 20 ESKARIXAK ETXEKO AZKANENGOKO EGUNE.

📝 Jertsak edo kamisetak formulaxo hau beteta eskatu bihir diz: https://labur.eus/YAALAHSUD6

Bertan agertuko gatzue eskarixe etxeko bete beharreko guzti. Behin eskarixe eindde korreoz abisako dotsuau noix eta nun jaso bihir dizen sudaderak.
Eskerrik asko!

Yaalah elkartea 🇪🇭✌🏽🐪


Hamen datoz musikako kontzertuk zuzenin!

Nahiz eta ongo egunetako albistik covid-19 gaxotasunan ingurukuk ez dizen poztekuk, “normalidadea” gatozen señalik begi bistakuk diz. Aspaldi albo batea lagata euazen zuzeneko musika kontzertuk martxan hasi diz osteabe. APALLU tabernan ongoxe zapatun (U-30) JON BASAGUREN eta domekan (U-31) PETI entzuteko aukeri eukikou. Kontzertuk gabeko 11 etan hasiko diz ta sarrerak 5 eurotan eongo diz.

APALLUn ez bakarrik, BEIKOZINIn be martxan hasi diz kontzertuk, Azaroak 1 (astelehena) JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK + AUDIENCE eukikouz arratsaldeko 7 etan 15 euron trukin.

Alamedako PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Beste astelehen bat eta han egon diz herriko PENTSIONISTAK Alamedan 12 xak puntun. Gaur 171 bat lagun egon eidiz esasku antolatzalletako batek (tartin alkati eta zinegotzi bat). 20 minutuko egon aldixe ein eta gero, Pentsionistak daruen borrokin inguruko informaziñoi zabaldu ondoren amatxu de gaurko bilkuri, Jo ta Ke Lortu arte! esanaz.

Urriak 24 (domeki) POLIOaren aurkako nazioarteko egune

Idatzi hau zabaltzeko eskatuzku gaxotasun honen ingurun mobiuten dizen herritxarrak:

“URRIAk 24  

POST-POLIO eta POLIOaren AURKAko NAZIOARTEko EGUNA

ONARPENAREN ZAIN DAUDEN HELBURUAK:

1. MEMORIA HISTORIKO eta DEMOKRATIKOAREN LEGEA ONARTZEA; OROITZEKO, AITORTZEKO eta ERREPARATZEKO (1975 – 2021)

2. I.S. CARLOS III.ak ATERATAKO ONDORIOAK ETA EGINDAKO GOMENDIOAK EZARTZEA (2002 – 2021)

3. 1851/2009 ERREGE DEKRETUA ALDATZEA (2009 -2021)

2002TIK POLIOAREN ONDORIO TXARRAK JASAN ETA ORAINDIK KONTUAN HARTU EZ DIREN PERTSONEN ERREKLAMAZIOAK:

  • Polioa eta Post-polio duten pertsonen ERREGISTROA izatea.
  • Polioa eta Post-polio tratatzeko ERREFERENTZIA ZENTROAK eta PROTOKOLOAK izatea.
  • ERREHABILITAZIOA doako eta iraunkorra, pertsona bakoitzaren beharren arabera.
  • LAGUNTZA TEKNIKO BEREZIAK, pertsona bakoitzaren beharren arabera.
  • Post-polioa afekzioa EZGAITZAILETZAT hartzea.
  • EBALUAZIO SISTEMA ESPEZIFIKOAK izatea, denborazko bilakaera kontuan hartuta.

ORAINDIK HEMEN GAUDE!!!

EPE-EUSKADIKO POLIO ELKARTEA

http://www.polioeuskadi.org