10 urte baño ez, EH Bildu AURRERA!

Eguaztenin egun guztin tzir Alamedan eon zan EH Bilduk antolatutako erakusketi panel desberdiñan bitartez. Bertan EH Bildu erakundin 10 urteko ibilbidi erakusten dau ta esanguratsu de panel hauetako baten herrittarrak agertzen dizela.

Argazkixan, EH Bildukuk (dan) eta ixan dizen Ondarruko hiru alkatik: Zunbeltz Bedialauneta, Argia Ituarte eta Josu Arrizabalaga.

GAZTETXIn 13+18. urteurrena

Aurtengo GAZTETXIn urteurreneko ospakizun egitaraun barri emoten jungo diz gitxike-gitxike. Momentuz lelengoko kontzertu GATZ+BRAULIO Maiatzak 22 xan!

Lokalan aforun kontrola erun ahal ixateko sarrerak ipiniko diz salgai. Egunak: Maiatzak 14 eta 16. Ordu 18:00-20:00. Prezixu: 3 eusko

PRESO ta IHESLAXAN aldeko mendi irteerako irudixak

Egueldi zoragarrixak lagundute TONTORRAMENDIRE jun giñan atzo pillo bat herritxar, herrixan falta dizenak HERRIRE! eskatzeko, behian ikusiko dozuen latxeik. 10:00 ak geunkan hitzordu ipinitxe eta anbiente onin mendi gorantz ein gendun 11 etan argazkixe atateko dron baten bidez. Mendi puntan lagun arteko argazkixak ata genduzen eta gero Gozikan 11 etaku jan da gero berutz kalejira baja giñan beheko kalin enkartelada bateaz amaitzeko.

(argazkixak Ondarruko SARE tik eta sare sozialetatik hartu douz)

Atxilotukin elkartasune! Gaur 19:00etan kontzentraziñoi Alamedan

Atzo (Maxatzak 7) Ernai gazte antolakundik deutxute mobilizaziñoik egon zin hiriburutan. Gaztik bixi daben larrialdi egoeri salatu eta eguneroko prekariedadiaz amaitzeko eskatu ben.

Batzuk gonbidatute egon ez arren be, han agertu zin euran porra, eskudo eta peloterakin… Hainbat heritxu, eta 8 atxilotu guztire.

Zipaiadin jarrera hau salatu, atxilotuai elkartasune adierazi eta larrialdi egoeran jarraitzen douela aldarrikatzeko, Ondarruko ernaik KONTZENTRAZIÑOI deitxu dau 19:00etan Alamedan.

Zapatun (Maiatzak 8 ) TONTORRAMENDIre guz, PRESUK eta IHESLAXAK ETXEA! aldarrikatzea

Aurreko astin esan gendun latxeik ongo zapatun IZAN BIDEA dinamikin barrun Euskal Herriko 650 mendi tontorreta altzakoaz. Tontorretan, argazkixak atakouz Euskal PRESO, IHESLAI eta DEPORTATUAI elkartasune erakutsiaz eta ikusgarritxasune emoteko asmuaz. ONDARRUTARRAK TONTORRAMENDIre guz, ta goxeko 10:00 tan dakau batzeko hitzordu ZUBI BARRIXAN. Tontorrin 11 ak aldea batuko gaz danok (egueldi beru emonda da ta kantimploretan ure ahaztu baik) ta 12:30 xetan Zaldupeko zubixan batuko gaz osteabe herrire kalejiran juteko. Herrixan talde desberdiñak bat eindabe egitasmo honeaz:

Senidik

Langillin ordezkaxak

Mendigoizalik

Fuolistak

Gaztik
Norbanakuk

🚨GAZTIOK LARRIALDI EGOERAN! M-7an mobilizaziñoi Bilbon!

Ernai, Ezker Abertzaleko gazte antolakundik Euskal Herriko hiriburutan mobilizaziñoik deitxu dauz baixako honetako (Maxatzak 7).

Langabezixi, emantzipateko ezintxasune, ikasteko zailtxasunak… daz bixitxen gaztik. Hau dana salatzeko eta benetako eraldaketa soziala aldarrikatzeko batuko diz baixakun 18:00etan Jesusen Bihotza plazan.

Ondarruko Ernaik, Maxatzan 1eko mobilizaziñoin hilan 7an Bilboko kalik hartzeko deixe ein ban.

Bideo hau be ata dabe eskualdeko gaztik: