PENTSIONISTAK kalin gaur be!

Asteburuko mobilizaziñoik eta gero gaur be astelehenero lez batu diz herriko PENTSIONISTAK Alamedan eguerdiko 12 xak puntun. Gaur 166 lagun batu dizela esasku antolatzalletako batek eta 20 minutuko geldialdixan ondoren baloraziñoi txiki bat eindabe zapatuko mobilizaziñoin ingurun. Hego Euskal Herriko hiriburutan eta herri desberdiñetan 16.000 lagunek bat einben eizin mobilizaziñoikin, Ondarrun 450 lagun batu zin eskualde mallako ekimenin. Hamen zapatuko irudi batzuk.

Zapato bete beti dator, PENTSIONISTAk kalin eta ERABAKITXEKO ESKUBIDIN aldarrixe Goiko Zinin

Euskal Herriko sindikato nausixan babesaz, alderdi desbardiñan laguntziaz eta mugimendu sozialan bultzadiaz, bixar hirixetan eta herri desbardiñetan kalea urtengo dou PENTSIONISTAN aldarrikapenakin bat etxeko. Gogoratu herriko mobilizaziñoi Zaldupeko zubitxik urtengo dabela 12:30 tan. Jo ta Ke Lortu arte!

Ta arratsalde-illuntzin GURE ESKUk antolatute ALTXA! deitxutako ekimena eongo da Goikozinin 7 retan hasitxe. Jakin douen lez KEU AGIRRETXEAk ta MIKEL ETXABURUk parte hartuko dabe bertan. Sarreri eongo da 5 eurotan da ondioik ez bazu hartu, gaur arratsaldeko 6 tatik 8 reta Gure Esku ko lokalin eongo diz saltzen edo bixar zinin bertan.

2021 eko Udako Arraun eskoli

Osasun egoeri hoberutz dun seiñale bat da aurten Udako Arraun Eskoli antolatu dabela Arraun elkartekuk, Uztailan 5 etik 30 ea. Behian ikusten dozuen korreo elektronikure idatzi bizue animaten zazenok, beti be 2011. urtin eta aurretik jaxotakuk ixan bizazela gogoratuz. Ixena emoteko azkan egune, Ekainak 20 xe.

Maiatzak 28 (baixaku) Hitzaldixe ta Meixendi Gaztetxin, Los penultinos dias de la humanidad, liburun ingurun!

Turruneko irakurle batek mezu hau zabaltzeko eskatuzku:

Aupa Turruneko jente! Baixakun gaztetxin eingo dan liburun aurkezpenan kartela bixaltzen dotzuau. Liburu honetan, Portugalete eta Durangoko idazle bik, koronabirusan arrazoi dala eta, estado polizialak gizarti zertan aldatzen daben hausnartu nahi ixan dabe. Batxe “ezkerrak” erakutzitxako sumisinoi kuestiona,  desobedientzixik teorixa seudozientifikukin dauken loturik zeinei etxen dotzan mesede galdetu…. azkan finin bixi douen garaixai buruz hausnartzeko parada bat nahi dau ixan.  Ta gaztetxin eingo dan aurkezpena be, gero eztabaidatu nahi dabenantzat topaleku bat ixati espero da.

2021-2022 Ikasturteko kanpo matrikulaziñoi zabalik UNANUE Udal musika eskolan.

Mezu hau jaso dou UNANUE Udal musika eskolatik:

Musika gustoko baduzu eta musika eskolako partaide ixan nahi baduzu GAUR zabaltzen dou 2021-2022 ikasturterako MATRIKULAZIOA ekainan 4arte . Animatu !!!!!!
Informazio gehiago :
– Emaila:unanuemusikaeskola@gmail.com
– Telf zenb: 946134063
– Idazkaritzan : Goxez: Astelehena – eguaztena- baixaku 10:00-13-30Arratsadez: egunero: 14:30- 20:00
Etorri eta gozatu musikaz , esku bete aukera dakau zuei eskaintzeko .