EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO sortzez Itsasondoku bazan be Ondarruko herrixaz lotura handixe euki ban, andri eta bi semik Ondarrutarrak diz adibidez. Horretaz gain EUSTAKIOk denbora asko pasa ban herrixan frankismo garai gogorrin, berantzako eta militante askorentzako Ondarru babes toki seguru ixan zan, elkartasun sare zabal bat antolatute eualako. Gaztik ez dozue jakingo bañe San juan txurru auzun hasieran taberna bat euan sasoi hartan, Txartangu deitzen zana, ba beran atzetik ebizela inguruko Guardia zibillak, bera lasai lasai bertatik ibiltxen zan. Hain lotura handixe euki ban herrixaz, bera hil ben 25. urteurrena gogoratzeko ekimen zabala eizan herrixan 1998. urtin.






Guk oroimena berreskuratzen jarraitzen dou ta PEIXOTOK idatzi ban latxeik 1998ko herrixan eizan ekitaldi hartan: «Iraganean izandako ideia eta ikasitako edo bizi izandako zerak gorde eta gogoratzeko ahalmena » dela dio hiztegiak OROIMENA eta «Egun honetara, egintza egiten ari garen egunera ekartzea» berriz GAURKOTU hitzaren esanahi bat.
Argazki honek ontzu berreskuratu douz, TXIKIAn hillobixan atatakuk diz, bertan ama eta atxe agertzen diz Itsasondoko kanposatun.

