GARBIÑE GOIOGANA GOITIZ junde gure artetik!

Atzo entera giñan albiste txar honeaz, Maia Purak agur esazkule 72 urteaz. Emakume borrokalaxe, beti esko bat botateko prest, ezker abertzaleko emakume belaunaldiko partaide jatorra. Ontzu Joseba Permachek esan barri dau, politiki eztala bakarrik instiuziñoitxan etxen, kalin eon birdela eguneroku borrokatzen, ba holakaxi ixan da Garbiñe. Ezingo litxake konta zenbat manifetan ibili dan Preso ta Iheslaxan alde edo zenbat ordu sartu daben Plazagañeko sukaldin biharrin edo Ikastolin aldeko ekintzetan edo… beti herri mugimendutan. Ahots doiñu berezixe eukan eta beran Gora E.. militarra entzuten gendunin bagenkixen han euala. TURRUNEtik besarkada handi bat nahi dotzau bixaldu etxekuai.

🔴AZKANENGOKO BARRIXE! Imanol Miner Villanueva Dueñaseko (Palencia) espetxea hurreatuko dabe!

Baixakuro zain egoten gazen zerrendan agertu de gaur Imanol. Granadako Albolote (850km) espetxetik, Palentziko Dueñas (270km) espetxea ekarriko dabe!

On dala gitxi argitaratu gendun Ondarruko preso politikun helbidik eguneratute, bertan arpei barri bat gehitxute da. Imanol Miner. Hernaniarra, maitxasune medio, Ondarruko herrixaz lotura estu dauken preso politiku.

Gure nahixe dan danak ETXIN eta BIXIK eukitxi bada be, pozez hartzen douz barri honek! Sekule baino gexa, danak etxea ekarri arte ez gaz para bir!

Ongi etorri Etxea SARRI!

Aspaldi baten argitaratu gendun argazkixe da behean ikusiko dozuena (gure artxibutan topa gendune), bertan JOSEBA SARRIONAINDIA agertzen da (8) Ondarrutar talde baten ondun Arazuriko zelaxetan, ASKATASUN IBILALDIxan amaieran. Gure lagun batzun bidez CUBA aldea bixaldu gendun ordun, a zelako poztasune hartu ban.

Hamen Anboto.com atarixan ein dotsen elkarrizketi: https://anboto.org/iurreta/1619112033308-joseba-sarrionandia-iurretara-bueltatu-da-lau-hamarkadaren-ostean

Apirilak 23 (baixaku) konzentraziñoi Alamedan, BORROKA SINDIKALA AURREA!

LAB sindikatuko 6 kide atxilotu zitxun Espainiako Polizixik martitzen goxin Nafarrun, Martxoan 8 xan eta garbiketa sektorin lan gatazkin testuingurun eindako protesta ekintzengatxik. Iruñeko polizi etxea erun zitxuezen, eta hurrengoko egunin juezan aurretik pasa baik kalin laga zitxuezen. Hori salatzeko herri ezberdiñetan elkarretaratzik eingo diz ta ONDARRUn apriliak 23 (baixaku) goxeko 11 etan Alamedan batuko gaz. BORROKATZI ZILEGIXE DALAKO, BORROKA SINDIKALA AURRERA!