Jayro Bustamantek zuzendutako pelikuli ikusteko aukeri eukikou gaur arratsaldin Beikozinin. 2019 xan eindaku 107 minutoko iraupenaz eta erderaz ekoiztutaku. Gogoratu, arratsaldeko 6 retan euro biren trukin.

Jayro Bustamantek zuzendutako pelikuli ikusteko aukeri eukikou gaur arratsaldin Beikozinin. 2019 xan eindaku 107 minutoko iraupenaz eta erderaz ekoiztutaku. Gogoratu, arratsaldeko 6 retan euro biren trukin.

Egitarau zabala prestatu dabe aurtengo EMAKUMIN NAZIOARTEKO EGUNE ospatzeko. Antzezlana, ikuskizune, aringaingaldixe, manifestaziñoi, solasaldixe…erreibindikaziñoiz betetako egune!


Gaur illuntzin batuko gaz beste behin Alde Zaharrin illuntzeko 7:30 tan enkarteladan juteko Alameda arte PRESUK eta IHESLAI GUZTIK etxea ekarteko aldarrikatzen. Maskarillak soñin eta alkarren arteko tarti lagata. Geure jenti dalako eta babesa eskeini nahi dotzauelako, Etorri zeube!

Beti inbisibilizata egon dan langile sektori de zaintzailine. Covid 19xan pandemixik zeozetako balixo ixan badau, langile honen garrantzixaz konturatzeko ixan dala esan geinke.

Baine ze kondiziñoitxan daz langile honek? Prekarizata, kontrato lotsagarrixakin, soldata miserablikin, lan ordu amaigabikin… Hau dana salatzeko eta zaintza lanak bir dizen modun aitortzi aldarrikatzeko grebi da deitxure Martxoak 4rako.
Ondarruko LABek ekimen hau burutu ban atzo (Martxoak 2) greba deitzen:



Ondarruko LAB eta ERNAIk 1976an Gasteizen erail ben langilik omentzeko ekitaldixe antolatu dau. Martzun 3an (eguaztena) 19:00etan monolitun ixango da ekitaldixe.



Zaramaga auzuko elixan batute euazen langilikana gogor oldartu zin txakurrak, greba orokorran ingurun euan asanblea bat apurtuz. Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo García eta Bienvenido Pereda Moral ixan zin 1976ko martzun 3 madarikatu horretan erail ebezen langilik. Handik eguneta antolatu zin protestetan, Basaurin Vicente Antón Ferrero eta Tarragonan Juan Gabriel Rodrigo Knafo erail zitxuezen.
Egun hau langile mugimendun ikur bihurtu de, 1976ko gertakarixak gogoratuz, langilion aldeko burrukan jarraitzen dou!