[Formaziñoi – eskolaz kanpoko hezitzailintzat] Sexismoa aisialdian eta eskolan

Udalan Hezkidetza Egitasmoak antolatute, hezkuntza ez-arautuko hezitzaileentzat formaziñoi eingo da Etxelilan.

Formakuntzi etxeko bi egun eta ordutegi ezberdinetan aukeran eskainiko diz, herritarren ordutegixeta egokitu ahal ixateko:

  • Martxoak 18, 10:00-11:30, Etxelilan.
  • Martxoak 24, 16:00-17:30, Etxelilan.

Aforuk mugatuk ixango diz eta Covid-19 xan inguruko neurri guztxiak hartuko diz. Ez da ixenik emon bihir aurretixaz.

“Herri hezkidetzailin bidin, hainbat diz landu beharrekuk, eta bereziki, oso garrantzitsutzat jotzen dou, eskola ordutatik kanpo, eguerdi zein arratsaldetan, burutzen dizen ekintzetan euki geinken begiradi”, esan dau Irina Alkorta Bedialauneta berdintasun zinegotzixak. “Hezkidetzin betaurreko moreak txertatu egin bihir dou hezkuntzin esparru guztixetan. Hezkidetzin oinarrixetan murgiltzea helburu, hezitzaile guztixan artin, gure praktiketan topatzen doue egoerak aztertu eta hausnartuko dou, eta elkarrekin hauek gure gaztingan ixan dezakeen eraginak aztertu”.