PENTSIONISTAK Jo ta KE!

Gaur be han egon diz Ondarruko Pentsionistak. Astelehenero lez Alamedan batu diz pankarta atzin 155 lagun egueldixe lagun eukela. Gaur dei berezixe eindabe ongoxe zapatun eingo dan manifestaziñoirako, honen ingurun barri gexa sartukou astion Turrunin. Jo ta KE PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

AITOR eta GALDER ASKE!

Euskal Herriko herri askotan lez, atzo eguerdixan elkarretaratzi ein gendun Alamedan AITOR eta GALDERen askatasune eskatzen. Herrittar mordo bat batu giñan euri zaparraratzan ta argi ta garbi esaten dotzuau: Gutariko bat ikutu etxen badozue, hor eongo gaz salatzen, aurrez aurre eukiko gatxuzue!

Paetak be mutu ezti geatu

NATI URIBE BURGOAk agur esazku

Gaur goxaldin junde gure artetik 85 urteaz NATI. GAIZKA URRESTIn andrin lez ezautuko zenduen askok bañe NATI hori baño gexaua ixan zan, nortasun handiko emakumi. Sasoi gogorrak bixi ixan ban (Franko garaixin) bañe bixitxiai aurre etxeko inddarrak euki zitxun. Ikastolan aldeko ekimenetan, presun aldekutan, ezker abertzalekutan…. beti lanin. Ondarruko herrixan histoixa zati bat junde gure artetik. Faltan botako zatxuau!

NATIn gorpu erraustu eingo dabe, dakauen egoeri kontutan hartute, oraingoz ez da agur berezirik eingo. Egoerik hobea etxen dabenin NATI eta GAIZKAn errautsak lagun artin agurtuko dou.

Aitor eta Galder ASKE! Kontzentraziñoi O-6an, 12etan Alamedan

Astion jakin dou Audientzixa NAZIonalak Aitor eta Galder Ezker Abertzaleko militante arabarrai, bakotxai 4 urteko kartzela zigorra ezarri dotsala!

Honen aurrin Euskal Herriko herrixetan mobilizaziñoik deitxu doxuez.

ONDARRUN:

🖐 #ANkerkeriariSTOP plataformik deitxute:


KONTZENTRAZIÑOI
📆O-6an (zapatu)
🕛12:00etan
📍Alamedan

Ondarruko ERNAIko kidik, herriko txoko ezberdinetan ipini dabe Aitor eta Galderren aldeko mezuk elkartasune adierazteko.

JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA “JHISA” gogoratzen 41 urte eta gero!

JHISA 1980ko otsaillan 2 xan (on dala 41urte) hildde agertu zan mendiko bide bazter baten bederatzi tiroaz (lau burun eta bost gorputzin). 22urte besteik ez eukan.

Militante ezkertiar eta abertzali. EIAko kide, eta herrixaz konprometiute.

Batallon Vasco Españolek hartu ban beran gain herixotza hau, eta egun bardiñin, Yolanda Gonzalez gazte komunista Deustutarra Madrilen hil ben hiltzaile bardiñak.

Urte bete berandua (1981) beran hurrekuk liburu bat ata ben Jhisan bixipenak kontaten eta guk lerro honek berreskuratu douz bertatik (erderaz jasotakuk):

“No podemos dar vuelta atras al discurrir de la historia pero lo que si debemos es trabajar para que el asesinato de JHISA no quede impune. Sabemos que las fuerzas del orden publico del estado, no hacen nada para aclarar los hechos en estos casos, demostrando asi su negligencia para ciertos asuntos. Todo ello nos tiene que motivar para que sea el propio pueblo quien investigue aclare y castigue a los culpables. Esta aportacion a la labor esclarecedora de los hechos es el mejor homenaje que le podemos hacer a JHISA, quien siempre permanecera vivo ante las personas que tuvimos la fortuna de conocerle”

Ondarruko Ezker Abertzalik omenaldi modun plaka hau ipini dau Jhisa bixi ixan zan etxe azpixan (Guzur etxin ondun). Beran inguruko eskuorri hau be ata da:

TURRUNIN urtero gogoratzen dou Jhisan erahilketi eta artxibuk arakatzen eta osotzen jarraitzen dou. Aurten argazki honek berreskuratu douz (enterro egunekuk).