Idatzi hau jaso dou Ondarruko EH Bildutik:
Kaixo herrikide, bilkide:
Gorabeheratsuk bañe aldiberin emankorrak ixan dizen 10 urtetako ibilbidiaz, EH Bilduk beran II. Kongresuai ekingo dotza. Aurrerapausuz edo geldialdixaz hitz egiterakun hamaika kontu urtengo dosku, aldiz autokonplazentzixak alde batea lagata bai adierazi geinke 10 urte hauetan EH Bildu egonkortu ein dala erreferentzia politiko latxeik. Zalantza baik, bide luzi dakau etxeko eta ondioik hain positibuk ez dizen hainbat gai dakau, hala nola, izaera benetan nazionala dauken estrategixa baten bultzada eta agerikotasunik eza. Askapen-prozesun ikuspegi nazionala berreskuratzi de gainditu gabeko irakasgaietako bat. Alabaina, EH Bilduk indartute urten dau azkan urteotako ibilbidetik eta kontsolidaziñoi fasi gainditutzat emonda, II. Kongresu hau jauzixe etxeko baliatu bihir dou. Horretako, ezinbesteku ixango gazku, eremu eta malla guztixetan, politikoki eta organizatiboki sendotzi eta indartzi.
Horreta dator idatzi hau, II. Kongresun testuingurun ongoz arrakastatsu ixaten ari dan Bilkide kanpañi be abiarazi dou maila nazionaletik abiatutako ekimenaz. On herrittik, Ondarrutik, kanpañi indartzea gatoz, gure ingurukuk be anima ditzagun EH Bidun proiektun parte ixatea.
Bilkide egin nahi duen norbait ondoan ixanez gero:
Hamen Bilkide egiteko webgunin loturi: https://ehbildu.eus/ edo eskuz etxea nahi ixanez gero, hurreatu gugana edo idatzi guri (ondarroa@ehbildu.eus) eta harremanetan jarriko gaz lagun horrekin.
Horretaz gain, kongresun harire, egoera politikun inguruko hausnarketi eta ponentzixan aurkezpena etxeko martxoan 6 an, eingo dou HERRI BATZAR TELEMATIKOrako gonbidapena luzatu nahi dotzuau.
