[ERREPORTAJI] Urte bi pasa diz Arta puntako gurutze frankisti bota zanetik

Gaur, urtarrilak 13, urte bi pasa diz Arta puntan euan monumentu frankisti botata agertu zanetik. Argitalpen honetan, gurutze frankista horren esannahixe, eraitsi ebeneko momentu gogorarazi eta ondoren egon zin erreakziñoik aztertuko douz.

Gurutze frankisti, 1958tik arta puntan…

1938an errepublikarrak Palos lurmuturreko erasun ondoratu ben Baleares gerra ontzi frankisti. Gerra ontzi honetan 18 Ondarrutar hil zin ( errekete eta soldaduzki etxen euazen marinelak) eta beste 29 bixik gelditxu zin. Gurutze frankista hau, 1958an eraiki ben Ondarruko udalan eta Bizkaiko foru ahaldundixan eskariz. Monumentu honek idatzi hauxe eukan harrixan grabata:  «A la memoria de los hijos de Ondárroa que heroicamente dieron su vida por Dios y por España en el crucero Baleares. Requetés. José Miguel Aldarondo, Domingo Aramayo, José María Arambarri, Bonifacio Aranzamendi, Pedro Araquistain, Pedro Bedialauneta, Domingo Bilbao, Antonio Burgoa, Indalecio Burgoa, Salvador Elu, Fermín Goyogana, Luis Iriondo, Gabriel Larrinaga, Angel Legarda, Andrés Osa, Celestino Saras, Francisco Urbieta, José Urquiaga.»

Monumentu hau ez zan ixan eraiki ben bakarra herrixan. Aurretik, 1940an beste bat be eraiki ben portun baine tenporalik bota ban lurrea. Udal hilerrixan be, gaur egun ondio tente dan «mausoleo» bat eraiki ben helburu bardinaz. Gerra ondoren, frankismun errelato bakarra inposatzi.

Monumentu honek, ez eban legi beteten. Hau de, 2012an Eusko Jaurlaritzik memoixa historikun kontrako katalogun agertzen zan eta ariña edo berandua kentzeko eskari bat baino gehixaua euazen eindde. (Gaur egun hilerrixan dan «mausoleu» be egoera legal bardinin da.)

Monumentun eraispena

2019ko Urtarrilan 13ko iluntzin bota ben herriko gaztik gurutzi egunetako biharra eta gero. Herrixan bideo bat bolo-bolo hasi zan zabaltzen. Bideo honetan Arta puntako gurutzi zelan bota ben ikusi leike.

https://turrune.com/2019/01/13/arta-puntako-monumento-frankisti-bota-dabe/

Turrunak gurutzi bota aurreko irudi honek lortu dotxuz modu anonimun. Bertan ikusi leike prozesun zailtxasune eta eukan arrisku.

Komunikabidik eraispenan autore modun marka ban Ondarruko Ernai hasieratik eta idatzi eta kartel hau ata ban ordu batzuta euran autorixi onartzen:

Bota eta geroko erreakziñoik…

Gertaera hau ez zan oharkabin pasa. Hurrengo egunin hainbat komunikabide hurreatu zin monumentun hondarrak gelditzen zin tokire arte. Inguruko komunikabidik bai, baine estatu mailako medixo handixak be albistegixak zabaltzea aia zin albiste honeaz.

Gaur egun momentuoro eskure dakauzen sare sozialetan be erreakziñoik polborin modun zabaldu zin. Euskal Herrixan eta batxe be estatu osun. «Ondarroa» berbi Twiterreko trending topic bihurtu zan ordo batzutan.

Hamen lagaten dou egun horretan egondako erreakziñoi mediatikun irudi batzuk:

Saritako erreakziñoik:

Gertaera honek pasa eta aste batzuta, «Abogados Cristianos» talde ultraeskuindar erreakzionaxuk, fiskaltzin aurrin salaketi ipini ban. Ustezko «sentimentu religiosun krontako erasu eta gorroto delito» modun kalifikata kurutzin eraisketa hau.

Gaur egun…

Aste honetan, Ondarruko udalak gurutzi erretirateko lanak ipini dotxuz martxan. Monumentun hondarrak kendu eta guni txukuntzen ibili diz makinak eta biharginak.

Udalak esan dabenez, leku horretan itxosun bixitxi galdu daben herritxar guztin oroimezko leku eraikitxi de asmu.