Ondarruko Ernaik zerbitzu publikuk inddartzeko eskatzen einddako ekimena!

Pasa dan baixakun (abenduak 4) Ondarruko Ernaiko kidik, ekimena burutuben zerbitzu publikuk inddartzeko eskatzen. Pandemixi parateko neurrixak ipintxen hasizinetik gauza batzuk exijiu doskue baine beste batzuk ez dabe aldatu. Horren adibide garbixena, kalin 6 launeko talditan batzea behartzen gatxuen bitxartin eunero autobusak, ikasgelak, trenak… bete-bete eindde. Neurri batzuk bai eta beste batzuk ez? Badakarre efikazixaik neurri honek?

Hau danau salatzeko eta garraio publiku inddartzeko eskatzeko, Kamiñazpiko autobus geltoki parin bidi itxi eben.

Hamen ekimen horretako irudixak:

TOLEDOko itunai EZ! esatzau Ondarrun be!

Gaur eguerdixan eindouen mobilizaziñoiko irudixak eskeiniko dotzuau hamen. PENTSIONISTAN mugimenduk kalea urten dau gaur Euskal Herriko herri desberdiñetan, tartin Ondarrun. Alamedako Pentsionistan deixe jarraitxute kalea urten dou 360 lagunek, euri zaparrarrak ez gatxue kikildu ta maskarak soñin eta bi lerrotan Zaldupeko zubitxik Alameda jungaz manifan. Hamen kotiza- hamen erabaki, Pentsionistak Aurrera, 1.080 gutxieneko pentsioa…diarrez junga bidin tzir ta eskutan kartelak erun douz Pentsiñoi publiku eta norberana, soldatetan eta Pentsiñoitxan dazen genero-arrakalak amaitzeko, alarguntzi-pentsiñoi oinarri arautzalli %100a altzati… Amaieran Alamedan batu gaz, bertan, Txomin eta Nagorek abestu dabe ta Botxek eta Jonen bertsuk entzundouz. Azkanin irakurketa bat eindde euskeraz eta erderaz borrokan jarraitzeko deixe eiñaz.

Udala, alkati eta zinegotzixak bat eindabe deialdixaz.

MIRENTXINgo zozketin zenbaki irabazli

Gaur goxin mahaxe ipini dabe MIRENTXINgo txoferrak. Berez kalekutzeko eskillaretan ipintxeko zin bañe azkanin euri eta haxin eragiñez Plaza berdurako aterpin ipini dabe. Ikusten dozuen otzari zozketatu dabe eta azpixan ikusiko dozuen zenbakixak urten dau irabazle. Gozatu, irabazi dabenai eta bestiai…. hurrengokun ixango dala.

Abenduak 5 (zapatu) MIRENTXIN gidarixan otzarin zozketi

Bixar goxetik eguerdirarte eongo diz Kalekutzeko eskillaretan MIRENTXINgo gidarixak otzara eder baten boletuk saltzen. Lortzen daben diruaz, Furgonetan gastuk (gasoille, autopistak, konponketak…) ordaintzeko ixango diz. Gogoratu, txofer boluntaxuk dizela eta estatu español eta frantseseko kartzela desberdiñeta bidaiatzen dabela presun lagunak eta senidik eruteko. Bota esko bat zozketan parte hartuaz!