Herrixe geuri de! Jazarpen polizialik ez! PRENTSAURREKU Ab 24 13:00etan Frontoin

Hauxe mezuau aia gazku. Covid garaixin herrixan emon dizen gehiegikeixa polizialai, kontrol sozialai, gaztin kriminalizaziñoiai erantzuteko PRENTSAURREKU deitxu dabe herriko gazte talde eta norbanako ezberdinak.

HERRIXE GEURI DE! JAZARPEN POLIZIALIK EZ!

Bereziki pandemixa garaixin, gure herrixan jazotako jazarpen poliziala eta gaztion kontrako kriminalizaziñoin ingurun prentsaurreku deitxu dou gaixe lantzen hasi gazen herriko gazte eragile eta norbanakuk.

PRENTSAURREKU
🗓️ Abendun 24
🕐13:00etan
📌 Herriko frontoin

Danak eztau balixo! Gaztion kontrako kriminalizaziñoi gelditxu!

Ondarruko gazte mugimendu

Ondarruko Pentsionistan borrokik 2020 ai agur esatza!

Gaur eguerdixan eindabe herriko Pentsionistak 2020. urteko azkanengoko konzentraziñoi. 12 xak puntun batu diz Alamedan 163 lagun eta 20 minutuko egonaldixan ostin erabaki dabe atseden bat hartzi euran mobilizaziñoitxan. Hurrengoko hitzordu urtarrillan 11 kan ipini dabe inddarrak barritxute buelta eingo eindabe diñosku antolakuntzatik. Jo ta Ke LORTU ARTE! esaldixaz amatxu dabe konzentri.

DEMOKRAZIA! pankarta atzin batu gaz

Gaur eguerdiko 12 xetan batu gaz Itsaaurreko plazan pillo bat herrittar DEMOKRAZIA pankarta atzin. Ongun ezker subiranisti ixango da epaitute bañe bixar demokrazixi defendatzen daben beste edozein ixan leike, gero buruai agarratik eztau balixoko.

Ondarrun kalea urten douen latxeik beste toki askotan be elkartu diz. Hamen BARTZELONA aldetik herrittar batek bixaldu doskun argazkixak.

Ta herrixan ezin ixan dabenak egon bañe bat eindabe aldarrikapenaz. Hamen Picasentgo kartzela aurrin atatako argazkixe.

Abenduak 19 (zapatu) elkarretaratzi itsasaurren DEMOKRAZIA lelopin

Zeatxik batuko gaz? Bigarrenez epaitu nahi dabelako Espainiako Auzitegi Nazionalin: Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez.

BATERAGUNE auzixe dala ta elkarretaratzik eingo diz Euskal Herriko herri gexenetan eguerdiko 12 xetan Ondarru tartin, beraz badakixue zapatun Itsasaurreko plazan batuko gaz. Deialdixe babesten daben taldik honek diz: ELA, LAB, Steilas, ESK eta CCOO-Euskadi sindikatuk, EH Bildu, Podemos Euskadi, Ezker Anitza IU eta Izquierda Unida Nafarroako alderdi politikuk (NEB) eta beste eragile batzuk (Gure Esku , Emakumeon Mundu Martxa, Bilgune Feminista, Sare eta Etxerat.

Injustizixin aurrin DANOK KALEA!

Jose Mari Etxaburu Maruri “KANKILLOI” jun de gure artetik!

Gaur illuntzin jakin dou gure artetik jun dela KANKILLOI. Osasunez aspaldi baten makal ebillela bagenkixen bañe… eztou sinisten gexa eztouela ikusiko. Zer esan beratxik, ofizioz elektrizisti afizioz mendigoizali. Frankismo garaxe toka gakon bixitxi ta seixan lotu zan borrokiai, argi eukan zeñen alde jokatu, iñoiz ez ban hutsik ein. Diktadori hil ondoren bera ibiltxen zan barran LAB sindikatuko bazkidin selluk banatzen.

Mendixe matxe ban, zenbat tontor zapaldu zitxun ezta kontateik. AURRERA MENDI TALDIN motorra ixan zan urte askun. Herriko gaztik trebatzen eta naturi matxatzen erakutzizkun.

Kultur mallan be beran ekarpena ein ban KRESALA K.E. tin. Leokadin jeitsierako sortzalletako bat bera ixan zan; ixan be, argixan arduri beran eskutan eon da ontzurarte.

Edozeñei laguntzeko prest beti, herriko ikastetxe guztitako umik txitxi-burdintziaz lotzen ben bera ta beran ekipu. Amantala beti soñin, txoixukin, sardiñakin, berdelakin….

Agur lagun, zure oroimena guaz gelditzen da. Betirarte KANKI!