Jose Mari Etxaburu Maruri «KANKILLOI» jun de gure artetik!

Gaur illuntzin jakin dou gure artetik jun dela KANKILLOI. Osasunez aspaldi baten makal ebillela bagenkixen bañe… eztou sinisten gexa eztouela ikusiko. Zer esan beratxik, ofizioz elektrizisti afizioz mendigoizali. Frankismo garaxe toka gakon bixitxi ta seixan lotu zan borrokiai, argi eukan zeñen alde jokatu, iñoiz ez ban hutsik ein. Diktadori hil ondoren bera ibiltxen zan barran LAB sindikatuko bazkidin selluk banatzen.

Mendixe matxe ban, zenbat tontor zapaldu zitxun ezta kontateik. AURRERA MENDI TALDIN motorra ixan zan urte askun. Herriko gaztik trebatzen eta naturi matxatzen erakutzizkun.

Kultur mallan be beran ekarpena ein ban KRESALA K.E. tin. Leokadin jeitsierako sortzalletako bat bera ixan zan; ixan be, argixan arduri beran eskutan eon da ontzurarte.

Edozeñei laguntzeko prest beti, herriko ikastetxe guztitako umik txitxi-burdintziaz lotzen ben bera ta beran ekipu. Amantala beti soñin, txoixukin, sardiñakin, berdelakin….

Agur lagun, zure oroimena guaz gelditzen da. Betirarte KANKI!