
2020xe ez da ixan urte erreza. Pandemixik, aurretik geunkazen premiñak bistaratu dotsuz; sistema publikun beharrezko inbertsioak eitteko premiñi (osasunin, hezkuntzan…), zaintzin inportantzixi be argi geatu de. Pertsonak erdigunin dakarrezen politikak bir douzela argi lagauaz.
Preso eta iheslarixan egoeri be asko gogortu dau; bisik baik hile luzitan, zazen lekun zazela…Senidin kezkak areagotuz… Dispertsiñoi iñoiz baino gogorraua bihurtuz.
«Buruzagi» dazen horrek, interes ekonomikuk dotsuez ipar, eta argi laga doskuena da alkar zainddu bir douela, ze horrek zaintzeko zain bagaz, jai dakau.
Beraz, zainddu gatxin alkar, eta segi bakotxak beran esparrutik borrokan, pertsonak erdigunin eukiko dotsuzen Euskal Herri horren alde biharrin.
Zelan ez, besarkada estu-estu bat danoi, iñoix baino gehixa falta eitten doskun honetan.
2021ak gure nahixai bide eiñ datxile: osasune eta askatasune!