Azaroak 11 (eguaztena) konzentaziñoi Anbulatoxo aurrin: OSASUNGINTZA PUBLIKU DEFENDATU!

Pasan astin eingendun latxeik, datorren eguaztenin (A-11) arratsaldeko 5 etan anbulatoxo aurrin batuko gaz OSASUNGINTZA PUBLIKUN alde. Inpuesto bidez kobraten doskuzen diruk, era egokixin erabiltxeko eskatzetzau gure agintarixai. Adibidez, Abiadura handiko trena albo baten laga (dirutzak daz gastaten bertan) ta benetan birdouzen gauzatan gasta birdiz danon diruk, tartin OSASUNGINTZAN.

Gaztik aldarrikapenak ata dotxuez kalea! Gure hautu, BIXITXAK!

Pasan astin eta aste honetan Ondarruko ERNAIko gaztik aldarrikapenez bete dotxuez herriko txoko ezberdiñak. Osasun egoerin eragiñez ipinitxako murrizketak, jende jakin batei eragitxen dotsela eta kontrol soziala bultzatzeko dala salatu dabe.

Osasun baliabide gexa, krisise kapitxalak ordaindu bir dabela, inddar polizialan ordez zerbitzu publikuk inddartzeko be aldarrikatu dabe.

https://twitter.com/ernaiOndarru/status/1325097823000547328?s=19https://twitter.com/ernaiOndarru/status/1325097823000547328?s=19

Beste honek pasan astin ipinitxakuk:

Bistan da aldarrikapen bat edo beste ez dizela batzun gustokuk…

Ordubeteik ezeban ein honek paetin… Haxik kenduko ete ban?

Gaztik esan doskuenez, gaur pintxa ein dabe denpora gehitxua eusteko asmuaz. Ia ongun “haxik” ez daben kentzen.

Anbulategi aurrin batu gaz osasungintza publiku defendiuteko!

Gaur arratsaldin (Azaroak 4), hamarnaka herritxar batu gaz herriko anbulategi aurrin OSASUNGINTZA PUBLIKU DEFENDIU! lemapin ein dan elkarretaratzin.

Pandemixa mundialak lagatako ezhoiko egoera honek agerixan laga dau osasungintza publikun dakauzen hutsunik. Horrei erantzuteko eta neurrixak hartzeko eskatzeko batu gaz gaur herritxarrok. Osasun langilin segurtasune bermatzi, osasungintzan inbertsiñoi publiku altzati… Eskatzen ben herritxarrak eusten ben kartelak.

Datorren eguaztenin (Azaroak 11) barriro batuko gaz 17:00etan anbulatoxo aurrin.

ANTIGUA LARRAÑAGA IBAZETA gure artetik junde

ANTIGUA TXARRAKA gutzat, belaunaldi borrokalai bateko kidi 92 urteaz junde. Argi eukan bera nungu zan, iñok dudaik baeukan beran paparrai beatzi baño ez eukan, aizkori ta sugi zintzilik harro erakusten ban. Presun aldeko mobilizaziñoitxan lelen, Ikastoli sortzen han, Mitiñetan lelengoko lerrun…. KASTAko EMAKUME BORROKALAXE!

Oreretan

Alamedan Herri Batasunako mitin baten

Belgikan

Herriko manifa baten

FRANen monolito aurrin (Izaskunen)

Alamedan URTZAn aldeko mobilizaziñoin

Abialdian martxi Ondarrutik pasa zanin

PENTSIONISTAK AURRERA!

Beste astelehen bat eta han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK. Alamedan puntual, 12 xetan zabaldu dabe euran pankarti, maskarillak soñin eta segurtasun distantzixak euran artin. Gaur 161 lagun eon eidiz esasku antolatzallik. Mamarruk jende bat atzea bota eidau, bañe aurrea jarraitzeko asmuaz eidaz be argitxu dosku. Jo Ta Ke PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!