Alamedan batu ginan Mendebaldeko Saharan alde!

Atzo, domekan (Azaroak 15) Alamedan batu ginan herri sahararrai elkartasune adierazteko eta eurakin gazela esateko.

Pasa dan baixakutik gerra egoeran da Mendebaldeko Sahara. Guerguerateko bidi itxitxen euazen herritxarrak inddarrez bota zitxun marokoko armadik, beraz 1991ko su-eten akordixu apurtute geatu zan.

Kontzentran irakurritxakuaz bideo hau ein dabe Yaalah elkartekuk. Bertan, gatazki azaltzen dau eta gertaten dana konta:

Azaroak 20 (baixaku) JOSEFINA LAMBERTO “FLORECICA”n dokumentalan aurkezpena

Josefina Lamberton bixitxi erakusten daben ‘Florecica’ dokumentala eskainiko da Etxelilan, azaroan 20an, baixakun, 19:00etan. Ezagune eizan MARAVILLASen ahizti zalako, bañe beran bixitxi oso aberasgarrixe ixan zan. Beti egon zan bigarren lerrun, gaztetaz 30 urte elixin “morontzan” gero Nafarruko memoixa historiku berreskuratzen jo ta ke ibili zan ta beran bizitzako amaieran Paris 365 jantoki sozialin esku bat botaten egon zan.

Dokumentala ikusteko gonbidapenak jaso bihir diz Etxelilan ta Lelengotik hartzi komendatzen dabe.

Saharar herrixaz elkartasune! Bixar (Az-15) 13:00etan KONTZENTRI Alamedan

Sahararrak borroka armatu berrartu dabe marokok einddako eraso militarra erantzuteko. 1991an sinatutako su-eten akordixu apurtu dau Marokok.

Honen harire eta herri sahararrai elkartasune adierazteko, ondarruko YAALAH elkartik KONTZENTRAZIÑOI deitxu dau:

🔴KONTZENTRAZIOA🔴

Borroka armatua berrartu du Fronte Polisarioak, Marokok Guergueraten burututako ofentsiba militarrari erantzuteko. Marokoren bortxaketa militarra dela eta, 1991ko su-eten akordioa hautsita geratu da.

Sahararrei gure elkartasuna adierazteko eta Mendebaldeko Sahararen askatasuna aldarrikatzeko dei egiten dugu Ondarroako Yaalah elkartetik antolatu dugun kontzentrazioan parte hartzera.

🗓️Azaroak 15, Igandea
🕐13:00etan
📍Alamedan

Maroko Guerguerat eta Mendebaldeko Saharatik kanpora!

SAHARA ASKATU! ✊🇪🇭

Yaalah elkartea

Yaalah elkarti anaitute dan Bir ganduz, kanpamentutako herritxik, irudi honek bixaldi dotze elkarteko kidiai. Bertako gaztik base militarreta juteko prest daz eta asko eta asko duz bidin momento honetan euran senidik agurtu eta gero.

Nun da diro publiku? Kontzentraziñoi Az 14 13:00etan Itxas Aurren

Sortuk deitxute, pandemixa egoera honetan diro publikun erabileri herritxarron beharreta bideratzeko eskatzeko eta krisi hau ordainduko dabenak gu ez gazela ixan bir aldarrikatzeko kontzentri egongo da Azaroak 14an, 13:00etan Itxas Aurreko plazan.

NON DAGO DIRU PUBLIKOA ⁉️
💶💶💶💶💶💶💶💶

Ongun be, bixi douen krisixe betikuok ordaintzi nahi dabe, baine aurrin eukiko gaittue herritxarron interesak defendiuten. 💪

🟡Ez da gure kulpi.
🟡Pandemixi parateko baliabidik biderkatu.
🟡Zerbitzu publikuk inddartu.
🟡Sektore kaltetuk lagundu.

⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️
📆 Azaroaren 14an, zapatun.
13:00etan
📍 Itxas Aurren
⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️⚠️
batuko gaz geure haserre eta kezkak adierazteko, ez dou atzea pausoik emongo
LEHENIK HERRIA!

Akorda: distantzixak zainddu, 🧴 eta 😷

[Eztabaidagune Feministi] Marxismu eta feminismun arteko talkak gaur egun. Etxelilan Azaroak 18

Etxelilako eskaintza COVID-19ak eragindako errealitate barrire moldateko asmoz, ohiko Emakumintzako Jabekuntza Eskolaz gain, jarduera irekiez osatutako proposamen bat prestatu dou aurten: Eztabaida Gune Feministi. Honen helburu herritar guztiai zuzendutako jarduerak antolatzi de, aditu batek gidatute, hausnarketa eta eztabaida feministak garatzeko espazixo bat irekiz. Etxelilan egingo diz jarduera honek, eta ez da beharrezku ixango aurretiaz ixena emoti.

Dinamizatzaili:  Miren Jone Lizarzaburu García, filosofiako ikasli eta militante feministi.

Hitzaldixai buruz: Transfeminismun eta klase-feminismun arteko eztabaidak. Teresa Larruzea, Jule Goikoetxea eta Iosu Motaren eztabaida landuko da. Egutegixe: AZAROAK 18  Ordutegixe: 18:30-20:30              Leku: Etxelilan  Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila 

Guerguerateko sahararrakin elkartasune Ondarrutik!

Azkanengoko astitan Mendebaldeko Sahara hegoaldeko Guerguerat zonaldin borrokan daz herritxarrak. Frente Polisariok askatutako lurrak ixan arren, pasabide ilegala dauke eraikitxe bertan Marokok. Bertatik ehunke kamioi pasaten diz afrikako beste herrixeta saharan expoliatako lehengaixak garraiatzeko.

On dala aste bi, herritxar sahararrak pasabide hau blokeati erabaki ben eta kamioiai bertatik pasati galazo. Batxe be marokok eraikitxako harresixan leko ezberdinetan protestak hasi eben.

Tentsiñoi militarra be goruzke du zonalde horretan, gobernu sahararrak argi diño lurralde askatuta marokoar armadi sartzi, zuzenin 1991ko su etena apurtzi ixangolitxakela eta horrei erantzuteko prest dazela.

Ondarruko YAALAH ELKARTIk pankarta honen bidez elkartasune nahi ixan dotse erakutsi borrokalari sahararrai:

Azaroak 11 (eguaztena) KIROL BATZORDIn batzarra Udaletxin

Ongoxe eguaztenin (A-11) batuko da Kirol Batzordi arratsaldeko 7 retan Udaletxeko bigarren solairun, besteak beste kiroldegixan etorkizuneko hobekuntzak etxeko lantaldi sortu nahi de. 1985ko uztailin kiroldegixe inauguratu zanetik herritarran eskaerak eta zaletasunak aldatzen jun diz, hori kontutan hartute kiroldegixan ein bihir dizen hobekuntzak etxeko herritarran proposamenak jaso nahi dotxue. Batzordi iraixe da eta interesa dauken edonor da gonbidata batzarrea, Herrixe herritxarrok etxen douelako.