Datorren zapatun Urriak 24 an manifestaziñoi nazionalan deixe eindabe SAREk eta IZAN BIDEA ekimenak. Donostire juteko autobuse ata da herrixan, ixenak Anaitasuna eta Kulixka tabernetan emon bihir diz. Irteeri Zaldupetik arratsaldeko 3 retan.

Datorren zapatun Urriak 24 an manifestaziñoi nazionalan deixe eindabe SAREk eta IZAN BIDEA ekimenak. Donostire juteko autobuse ata da herrixan, ixenak Anaitasuna eta Kulixka tabernetan emon bihir diz. Irteeri Zaldupetik arratsaldeko 3 retan.


FRIDA ETA CHAVELEN ARTEAN erakusketi ikusgai da onezkeo Etxelilan! Frida eta Chavela berezko zaien espazioan eta espaziotik elkarrizketan ari dira. Prozesu horrek ahaldundu egiten ditu, eta mundua ezagutzeko, eta harremanak izateko modu berriak sortzen dituzte. Haiekin izango ditugun elkarrizketek eta gure artekoek jabekuntza kolektiboaren ibilbidetik eramango gaituzte. Erakusketin inauguraziñoiaz batea, Miriam Rodriguez Moran egillin eskutik hitzaldixe be eukiko dou: “Eta emakume artista handiak? Arteak eta ahalduntze feminista”
URRIAK 23 | 19:00 retan | Etxelilan



“Deposito bete elkartasun” dinamiki martxan da presun senidiai dispertsiñoik eragitxetzen pixo ekonomiku arintzeko asmuaz.
Laguntzeko era ezberdinak daz, 10 euron truke boltsi hartu zeinke, 15 euroatxik kamiseti, eta 20 euroaz boltsi eta kamiseti.


Mateixal hau, asteburutan, eguerdixetan alde zaharrin edo herriko leko ezberdinetan egongo dizen postun eskatu leike.


41 urte pasa diz Fran Aldarondo Badiola “Ondarru” hil bela Guardia Zibilak Ibarrako Izaskun auzoko Maita Goikoa baserrixan. Hasieran ETA erakundeko militanti eta gero Komando Autonomo Antikapitalistetako erakundeko partaidi. 1977ko sasi indultuaz kalea urten ban azkeneko presu ixan xan “Ondarru”. Bi urte geruaua hil ben Guardia zibillak.
Ixezko FRAN en erailketin urteurrenin erakutsi genduzen artxibun dakauzen pillo bat mateixal. Aurten beste honek eskuratu douz ( Estebanek emondakuk).




Nahiz eta azpiko argazkixe gogorra ixan, argitaratu bihir dala ereizten gasku TURRUNE etxen douenoi.

15 bala zulo eukazen gorputzin, gexenak atzeko aldin, autopsixan argitxu zan latxeik.
Denbori aurrea jun arren, guk eztou ahazten. Euran bixitxak Euskal Herri aske baten alde bixitxi galdu ben guztik gogoratukouz! Hoixe da memorixa historiku.
Ondarruko Ezker Abertzalik oroigarri hau ipini dau Franek bixitxako lehenengoko urtik pasa ban etxe aurrin. Garoa egunkari denda gaineko etxin bixi ixan zan Fran gaztetaz.



Eztakiau noiz hasi giñan batzen, bañe urte dezente daruau kalea urteten baixakuro DANAK ETXEA! eskatzen. Askorei ulik zuritxu gasku, beste asko jun diz gure artetik, badaz ontzu hasi dizenak etorten, ta danon nahixe da gexa kalea ez urten biharra eukitxi. Hori bai, DANAK ETXIN ikusi arte kalin ikusiko gatxue. Gaur 8 retan Alde Zaharrin batuko gaz, Etorri!

Ongo astelehenin hitzaldi barri bat eukikou Beikozinin JAVIER AIZPURUA IRIAZABAL fisikaxan ahotik. Zientziaren giltzak elkartik antolatutako berbaldixe arratsaldeko 6:30 tan hasiko da. Covid 19 dala ta aforo mugatu eongo da bañe ordañin youtubetik zuzenin ikusteko aukeri eukikou.


Gaur goxin, ( Urrixan 14) elkarretaratzi ein de Ondarruko portun LABek deitxute Chemaipa-Arauko enpresik burututako kaleratze bat salatzeko.
Langilin eskubidik defendatzearren ixan dala kaleratze hau dinue LAB sindikatuko kidik. Kaleratu daben langile hau hauteskunde sindikaletan LABen hautagaixe da.
Kaleratzeik ez! Jazarpen sindikalik ez!



Osasune ikuspegi feministatik lantzi inoiz baino beharrezkua zaigun honetan, zure osasunan eta hileroko ziklun informaziñoi gexaua ixati nahiko zenduke? Taller honetan, osasun sexualan espezialitatutako agente bateaz eta bardiñan artin, gai anitzen ingurun galdetzeko eta informatzeko aukeri eukiko dou: osasun menstrualan autogestiñoi, ugalkortasun arduratsu, hormonan funtzionamentu, zoru pelbiku, sexualitati, plazerra, etab. Urriak 17, 24, 31 eta azaroak 1 | 11:00 – 12:30 Tallerra gazteleraz ixango da. Mateixala euskeraz. Ixena emoteko eta informaziñoi gexaua: 664 54 73 67 / 946 13 40 08 etxelila@ondarroa.eus

Bixar, eguaztena, gabeko 10etatik aurrea, AZKEN MOHIKANOAK irratsaiun…2008-04-20xan, Bartzelonako 26. Saló Internacional Cómic-en “QUINO” marrazkigillik eskeiñitxako SOLASALDIXAn grabaziñoi entzuteko aukeri eukikozue…Eta ondoren, Buenos Airesko “LT-22 LA COLIFATA” irrati berezixe ezautukou bixkat…Entzuteko; 105.5 FM edo radixu.info


Gaur eguerdixan osteabe batu diz Alamedan herriko PENTSIONISTAK pankarta baten atzin. Gaur, 187 lagun batu diz antolatzallin arabera. Borrokan be ezta” jai” egunik!
