Idatzi eta Bideo hau jaso dou APUSTU ETXEIK EZ! taldetik:
Baguz gitxike kalik hartu eta herrixai kolori emoten! Herrittar batek paetak berbetan ipinitxuz Apustuetxin eta makiñan kontrako burrukiaz bat einaz. JO ta KE Apustu etxi eta joko makiñak herritxik bota arte!
Aurten be, Ondarrun sexu eta genero aniztasune harrotasunez bizi douela aldarrikatuko dou, heteroarauai planto eginez. Emakume Kontseilutik leiho eta balkoitxatik aniztasunan aldarrixe zabaltzea dei egiten dotzuau, gure herrixan fobiak lekoik ez daukela esatea eta gure herrixak harrotasunez sexu aniztasune aldarri dauela. Banderak, pankartak, kartelak eskuz etxea trebatu garenez, sormena erabili eta zabaldu dezagun sexu eta genero aniztasunan aldarrixe Ondarruko etxitatik lau haizeeta!
Egueldi zoragarrixaz batu diz gaur be herriko PENTSIONISTAK Alamedan. PENTSIO DUINEN ALDE BORROKAN! pankarta atzin 182 lagun egon diz antolatzallin arabera.
Antxoa kosteri jun eta Atune hamen da. Desastre berbi ibilikou aurtengo antxoa kosteri ixendateko ta Atunan gañin ipini dabe helburu euskal arrantzalik. Gaur, goxeko 6:30 tan entzun de Turrune ta bakarra joeran danok poztu gaz. Aurreko egunetan motor txikixak ekarri dabela entzun dou ta nahiko urrin billatu ei dabe arrañe diñosku jun dizenak arrantza.
Gu desiaten gaz ikatzan usañe hartu eta atun erruerak ojaelin ikusteko! Aufff!
Beste urtebetetze bat, zeurikandik, geuandik aparte “zelebrako” dozune. Aurrea du denpori, eta denporik aurrea ein ahala, gerua ta prisa eta premiña handixa dakau danok bueltan, etxin, geuaz egoteko.
Zazen lekun zazela, hartu Turrunerun parte partez besarkada estu-estu bat, hartu Ondarrutik itxoso bete muso iraultzaile.
Ondarruko ERNAIk be, bideo batez helarazi dotsu ZOIXONAK.
Paretetan dan argazki baltza: etxin dan hutsuna handixe, lagunok zeuaz egoteko dakauen falti, herrixak; alkarbizitza eta bakin bidin aurrea eitteko dauken hutsuni.
Zubi barriko rotondan batuko gaz ongoxe baixakun (E-19) arratsaldeko 7 retan. Segurtasun tartiaz eta maskarillak soñin bakotxak beran aldarrikapenak eskutan: PENTSIO DUIÑAK DANONTZAT, HEMEN BIZI HEMEN ERABAKI, OSASUNGINTZA ZERBITZU PUBLIKOAK INDARTU, ZAINTZA LANAK AITORTU….. Nahi dabenak nahi dabena aldarrikatuz!
Uztaileako ikastaro bat aurkeztea gatoz gaurkun, May Serrano eta Leire Onzaineaz. Segurtasun neurrixak jarraituz eta protokoluk betez, elkarrekin itsasoa konkistatuko dugu! Orkak nola, taldean itsasoa okupatzea bilatuko duen tallerra da Orka Maris. Indartzeko igeri egin ezik, emakumeok itsosu konkistatu eta gozatzi bultzatuko da, geure buruez birjabetzeko zein gure indarraz kontzientzixi hartzeko. Ikastaru bi zatitxan banatute eongo da, bata ikasgelan eta besti itsosun. Lehenengun elkar ezautu, nahi dugunan kontzientzixi hartu eta ikastarun zehar agertzen dizen sentipen eta aspektuk jorratuko diz. Bigarrenin aldiz, konfiantzaz eta segurtasunez itsosun igeri egiteko beharrezko teknikak ikasiko diz. Uztailan 6tik 10ea | 19:00 – 21:00 | 10€
Ixena emoteko edo informaziñoi gexa nahi ixan ezkeo idatzi edo deitu Etxelila!