
Uztailak 3 (baixaku) Dj OSA Noya tabernan



Urte berezixe da aurtengu, osasune danan gañetik ipini de ta Zapato Azuleko ospakizun naturala ezin gendun euki. Ta horren aurrin Ondarruko herrixak jokaera txalogarrixe euki dau, holaik ulertu dau udalak:

Gaur eguerdixan eindabe gure herriko PENTSIONISTAK kurtso amaierako azkan konzentraziñoi Alamedan. Hori dala eta ekitaldi xume bateaz agurtu nahi ixan dabe iksturti. Bertsolaxak, musiki, gaztin hitzarti, agurre…
223 lagun batu diz pankarta atzin eta Irailak 21 erarte atsedena hartuko dabela komentasku antolatzalletako batek, pilak kargata etorriko dizela be esan dozku.

Ongo astelehenin konzentraziñoi eongo da Alamedan Herriko PENTSIONISTAK deitxute. Antolatzallin arabera kurtso honetako azkana ixango dala eta Iraillin buelta eingo dabela inddarrak hartute komentazku. Berezixe ixango eide eta sorpresaren bat be eongo ete da diñosku, beraz baakixue,astelehenin danok Alameda eguerdiko 12 xetan (maskarillak soñin).

Zapato eguerdixan kalekutzeko eskillaretan mahaxe ipini dabe herriko PRESO ta IHESLAXAN aldeko otzarin zozketi etxeko. Kartzelan eta ihesin dazenak laguntza ekonomiku birdabe ta hori de zozketa honen helburu, eurai laguntzi.

Hau de zenbaki irabazli

Idatzi hau jaso daou:

Uztailak 12 ko hauteskunde egune hurreatzen dun neurrixan motorrak berotzen ipini douz herrixan. Hasteko astelehenetik zapature egunero eongo da zabalik EH Bilguni, eguerdiko 12:00 tatik 13:30 xeta. Posta bidezko botu etxeko aukeri dakazue ondioik, edo zalantzaren bat argitxu biharra euki ezkero hurreatu berta (lengo Penalty taberna).

EUSKAL MEMORIA FUNDAZIÑOIk gogoratzen doskun latxeik, Gaurko egunez on dala 11 urte Jose Antonio Otxoantesana Lejardi errefuxiatu ondarrutarra gaxoik hil zan erbestin (Mexikon). Gure memoixi zazelako!
