45 urte diz KOLDO ARRIOLA txakurrak erailbela! Ondarruko herrixak EZ DAU AHAZTEN!

19 urteko herriko gazte arrunt bat zan Koldo Arriola. 1956ko Otsailan 12xan Berritxuko Orubixe baserrixan jaxu. Itxurribarriko tabernako langile familixan hasitxaku. Beran lagunak diñuenez politika gorabeheretan gexei ez sartzeku, osasuntsu, ikasli, txoieru, kajajostexako langili….

1975. urteko Maxatzan 23tik 24re bitxarteko goxaldin institutuko ikasle talde bat kurtso bukaerako afatxatik 34re ixuzela, Guardia Zibilan koartel paretik pasaten zin bitxartin, Guardia Zibil batek Koldo Arriolai koartelea sartzeko aginddu emotzan. Koartel madarikatu horreta sartu eta segundu gitxire entzun zan 19 urteaz Koldoi bixitxi kendutzan tirun soinu. Plastikozko poltsa baten sartu eta zamarran kamioin altza eben Koldo kanposanture. Familixiai ixe argirik esan ez eta handik ordu batzuta lortuben euran semin gorputze etxea eruti…

Hilketa hau inpune gelditzeko ahaleginak hasiera hasieratik ixan zin nabarmenak. Koldon ama Zelestina beran lagun bateaz koartelea jun zanin Hidalgo kapitxanak baieztatu eutsen Koldon hilketi eta Imanol Oruemazagak 2000. urtin batutako testigantzetan Koldon ama koartelea lagundu banak hauxe diño: “Cuando pedimos mas precisiones, se nos dijo que iba cantando en voz muy alta y que al llamarle atencion había respondido groseramente. Despues de entrar, según la versión policial, Arriola habría empujado al guardia civil y como consecuencia del empujón el arma habría disparado. Solo había sido un tiro, pero le había matado al chico instántaneamente.” Hauxe ixan zan bertsiñoi ofizialan eta guzurran hasieri.

Etsipen handiko egunak ixan zile esaten dabe testigantzak. Hileti herri guzti txakurrak hartute euala burutu zan, protesta bat edo beste ein zan, Guardia Zibilan kontrako pankarta batzuk be ipiniben herrixan… Futbol partiduk bertan bera laga, herriko denda eta tabernak zarratute egon zin… Orokorrin herri guztik sentiu ban tristura handiko egunak.

Ondarruko Ezker Abertzaleko artxibun hainbat dokumentu, txosten eta argazki topa douz Koldon herixotzin ingurun.

Artxibu arakatzen geuazela, len aipatu douen testigantzan txostenin, ekarpen modun Koldon irakasli ixan zan Jose Luis San Emeteriok Imanol Oruemazagai bixaldutzan eskutitze topa dou. Eskutitz honek Koldon hilketin inguruko bixipena kontaten dau berak bixi ixan ban eran eta momentu horretako egoerin ikuspuntu emonda:

Koldon erailketi ulertzeko eta egixe azaleratzeko behar beharrezku ixan da beran etxekun, lagunan, irakaslin… bixipenak jasoti. Horren adibide 2011an argitaratu zan “Koldo Arriola” liburu.

Gure betebeharra dou, bertsiñoi ofizialak ezkutun eta inpune mantendu nahi ixan daben histoixin zati honek lantzi eta egixe azalea ekarti. Estatun eta inddar polizialan gehigikerixan ingurun geure memoixi ez badou lantzen, beste batzuk eurana inposatuko dosku!

Egun esanguratsu hau oroitzeko herriko ERNAIko gaztik pankarta honek ipini dotxue Kofrai Zaharreko balkoin eta Koldo hil ben kuartela ixandako Maskulo Etxin.


45 urte gerua, KOLDO ARRIOLA EZ DOU IXELAIK BE AHAZTEN!