
Month: otsaila 2020
2020 ko IÑAUTEXAK hamen datoz!
Mozorru prestaten hasitxe da jendi onezkeo. ARTELANek beran egitarau kaleratu be eindau. AKULI ai eta LANTZOI ai hautsak kentzen dabiz, tanbor hotsak joteko prest da jendi. Parrandako gogu norberak ipini ezkeo…… dana eindde da!


[Bideu] Apustu etxin arazu salatzeko abendun eindako ekimena
Bideo hau bixalduzku Apustu etxin eta joko makinan kontrako plataformatik. Abendun 24an ein ben ekimena apustu etxin arazu salatzeko. Ekimen honen harire hainbat herritxarrek deixe jaso eben ertzainan komisaldegitxik. https://www.google.es/amp/s/turrune.com/2020/01/17/apustu-etxin-ikatza-lagatearren-salaketi-ipini-dotse-herriko-hainbat-gaztei/amp/


Ondarruko PENTSIONISTAK jo ta ke!
Beste astelehen bat eta herriko pentsionistak kalin batu diz PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen. Gaur 250 lagun batu diz Alamedan pankarta atzin.

25 urte eta gero Imanol Lertxundi “Porru” EZ ZATXUAU AHAZTEN!
Gaur beteten diz 25 urte IMANOL hil zala. Ez zan ohian hil, herritar bat atxilotzen saiatu zin Txapel Gorrixak eta han euan bera, bertan, esku bat bota nahixan eta bixotzekuk emotzan. Hamen beran berbak: “Nire seniden bat hor eongo balitxake, gustatuko lestake jendik laguntzi. Horretxeatxik na neube hamentxe, laguntzen”

IMANOL hil “zan” egune eta hurrengo egunak tentsiñoi handikuk ixan zin herrixan. Berak txapelgorrixai frente eitzan latxeik, herrittarrak be atzin ezin gelditxu beran omenez ein zin ekitaldixetan. Istillu gogorrak egon zin.


Hamen daz gertaera horren harire egunkarixetako albistik:



25 urteurrenan harire, Igor Meltxor kazetaxak sare sozialetan ipini dabena:
Otsailak 8 (zapatu) LUKIEK+DENA kontzertu Portuko ranpan

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz asteburu honetan Aurrerako talde desberdiñak jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:

RADIXU Irratixak 29 urte. ZOIXONAK!
RADIXU irratixan 29. urteurrena ospatzeko be, 48 orduko programaziñoi antolatu dabe ongoxe astebukaerako, Otsailak 7, 8 eta 9 rako. Dana prest dauke. Biztu Radixu, FM 105.5 edo http://www.radixu.info bitxartez jarraitxu.

Otsailak 9 (domeki) mendire guz AURRERA MENDI TALDIaz
Bizkaiko mendi bat ezautzea guz ongun AURRERA MENDI TALDEkuk, BELATXIKIETA (661 mt) mendire hain justu hurrengo domekan otsailak 9. Betiko lez animaten dizenak, ANAITASUNA tabernan emon biko dabe ixena ta azkan egune otsailak 6 ixango da. Anima ta botak jantzi egun politxe pasako dou eta!

Pentsionistak borrokan jarraitzen dabe
Gaur osteabe Alamedan batu diz herriko pentsionistak euran eskakizunan pankarta aurrin. Gaur be 260 bat lagun batu dizela esasku antolatzallik ta U-30 eko Grebin ostin kalin jarraitzeko asmu daukela baieztatu dabe.
