Urtarrillak 27 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: ANIMALIA KULTURALAK gaxe hartute

Astelehenin (U-27) hitzaldixe eukikou Beikozinin Zientziaren giltzak elkartik antolatute. Hizlaxe, JUAN IGNACIO PEREZ IGLESIAS biologu ixango da eta gaxe ANIMALIA KULTURALAK nola bultzatzen duen kulturak giza bilakaera. Gogoratu arratsaldeko 6,30 tan hasiko dala eta bertan ezin badozue egon periscopetik zuzen ahalko dozuela ikusi.

urtarrillak 27 hitzaldixe Beikozinin

urtarrillak 27 hitzaldixe Beikozinin.jpg2

Ernaiko gaztik argi dauke, U30in GREBA OROKORRA!

Bideo hau bixalduzku Ondarruko Ernaiko gaztik greba orokorreako motorrak berotzen. Ixer ez dotselako oparitxuko burrukan jarraitxu birdouela dinue, prekariedadea, miseixa eta kapitalismure kondenaten gatxuenan aurrin!

 

#U30GrebaOrokorra|ea juteko arrazoirik ez gasku falta. Euskal Herrixan ikasi, lan eta bixitxeko gaztion oraine borrokan da

 

#u30gazteokgreba

Ta hamen herrixak grebin ingurun laga daben irudixak:

 

 

 

U-30 eako grebi egosten

Gaur arratsaldeko 6 retan argazki jendetsu atateko deialdixe ein dabe herriko greba komitekuk. Kofrai zaharrin batuko gaz esandako ordun. Beste alde batetik herriko lantokixetan batzarrak daz etxen deialdixaz bat etxeko, argazkixan ikusten dan latxeik udaleko langillin batzarrana agertzen da, bañe ikastetxitan be etxeko diz eta ingurun dazen fabriketan be hortan dabiz. Animo ta Jo Ta Ke danon eskubide sozialan alde!

argazki jendetsu

udaleko langillik

Saharar errefuxiatun kanpamentuta eruteko janari bilketi martxan!

Yaalah elkartik, Udalan laguntziaz martxan ipini dau beste urte batez Euskal Herriko 16. elkartasun karabanako janari bilketi.

Bilketa honetan zeuen aportaziñoi nahi badozue ein aukera bi dakazuez. Bat utarrilan 24re arte herriko ikastetxitan (ikaslintzako) edo baixako eta zapatun (urtarrilak 24-25) herriko denda ezberdinetan.

Dendetan bolondresak egongo diz janarixe batzen eta esko bat botateko prest dazen herritxarrak yaalahelkartea@gmail.com helbidea edo 628986839 telefonure idatzi eta bertan emongo dotse txandan xeetasunak.

Apustu etxin kontrako plataformik jazarpena salatu dau.

Mezu hau bixaldu doskue Apustu etxin kontrako plataformatik:

Epa herritxarrok,
Jakingozuen morun aspaldixan Apustuetxin Kontrako Plataformako kidik jasoten gazen errepresiñoi gerua ta gexa ra. Dakixuenez, urtarrilan 15in Ertzain etxetik diar eitzen 5 lagunei esaten berta agertubirizela abendun 24an eizan ekintzin ingurun denuntzixa bat jasobelako.
Gaur ostea, konturatu gaz Facebooken geunkan orrialdi itxi einddozkuela bera orrialdi denuntzixa dabelako… Honen danan aurrin argi geatubire herrixak denuntzixabitxuzenak eurak dizela eta ez gu! Herriko jenti miseixa eruten dabizenak eurak dizela eta ez gu!
Argi eta garbi nahi dou laga ezgatxuela gelditxuko, ein ahalak ein, holako gauzak aurrea jarraitzeko gogo eta errezoi gexa emotezku gañea…
Beste baik, eskerrikasko Plataformi babesten dan jente guztiai eta hurrengo engorizen ekintzetan parte hartzeko deixe luzatzendotzuau herritxar guztia!
Animo eta aurrea, JTK!

Urtarrillak 26 (domeki) BIZIPOZA elkartin aurkezpena Beikozinin

Bizipoza-aurkezpena-212x300@2x

Bizipoza elkartin elkarte bat da eta bere helburuk gizarteratze prozesutan laguntzi, behar emozional eta baliabide beharretan lagundu eta eragiti eta guzti hori aurrea eruteko boluntario sare bat martxan jartzi diz. Elkartin aurkezpena eingo dabe Ondarrun, urtarrilan 26 xan, domeki, 18:30ean Beikozinin. Aurkezpen ekitaldixan, besteak beste, dokumentala eta dokuweba aurkeztuko diz; Bizipoza elkarti herritarrai zer dan azaltzi ixango da aurkezpenan helburu. Ugaitz Alegria eta Anabel Arraiza ibiliko diz aurkezle lanetan. Elkartin elkarte horretako kide diz, besteak beste, Arnasa, Naizen, Kale Dor Kayiko, Oporrak Bakean, Aspanogi, Aspanovas, Chernobilen Lagunak…

DENA musika taldin CROWDFUNDINGe lehenengoko disku grabateko

dena

Mezu hau zabaltzeko eskatuzku herriko musika talde jator batek:

DENA Ondarrun sortutako musika taldi de eta hiru gaztek osatzen dou, Xabat, Unai eta Beñat-ek. Rock alternatibun, post-hardcorin, edota stoner-rock musikan mugitzen gaz.

Gure lehen disku ixango dana grabatu eta argitaratzeko laguntzin bille gatoz. Lehen disko honek 7 abesti eukiko dau, danak euskaraz, hainbat hilabetez burututako lanan emaitze grabatuko dou.

Hasi barrixak gaz mundu honetan, hutsetik hasi dou bidi, bañe ilusiñoi eta gogo guztiaz gatoz. Bañe hau aurrea eruteko zuen laguntzi birdou.

GURE BERRI IZATEKO: 

Instagram: @denataldea

Facebook: @denataldea

Youtube: @denataldea

Hamentxe web orrialdin ein zeinkie ekarpena: https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/dena-musika-taldearen-lehen-diska