KALERA KALERA ekimena 2019ko GABONETAN

Gogoratu aurten be 246 ohe huts egoten jarraitxuko dabela Euskal Herrixan, tartin 4 Ondarrun. Desiaten gaz ekimen honeaz amaitzeko, bañe bat bakarra be barrun dan bitxartin guk kalea urteten jarraitxuko dou.

2019ko kalera kalera abenduak 24

Aurten, nobedade latxeik, 564 abestixe kantakou danon artin abendun 31n (martitzena), eguerdiko 12:30xetan, Alde zaharrin herriko musikarixan laguntziaz (ez dozuenok ezautzen kantaik, azpixan dakazue bideo bi. Hasi entsaxaten)

 

Abenduak 28 (zapatu) DES-KONTROL+BRAHMAN en kontzertu Beikozinin

2019 xai agur borobile emoteko Japongo Brahman taldiaz joko dau Arrasateko Des-kontrol taldik Ondarruko Beikozinin. 2019 xan tzir lauzpabost alditan altza da boskote arrasatearra oholtza gañea, eta emanaldi guztik ixan diz oso berezixak; horren adierazle diz urrian 31n eta azaroan 1in Atarrabiako Totem aretun emondako bi kontzertuk. Sarrera guztik amatxu zin bi emanaldixetako. Ez da urti agurtzeko modu hobeik: Japongo talde oldarkorraz batea, bermatute da deskontrola!

abenduak 28 beikozinin

2019ko Gabonetako JOLAS TXOKOA

Abendun 26-27-30 eta 31 eta urtarrillan 2 eta 3 an eongo da zabalik aurtengo gabonetako JOLAS TXOKOA. Gogoratu lenako Arriolaneko lokalin eongo dala (Kantoie 3an). 3 urtetik 7 urte  arteko umintzako da zabaldute, ta betiko lez antolakuntzi TXIRRIMORRASKIn eskutik ixango dala.

txirrimorraski

Ondarruko PENTSIONISTAK Urtarrillan 30 eko grebiaz bat eingo dabe

Gaur eguerdixan be Alamedan batu diz Ondarruko PENTSIONISTAK. Gaurko konzentraziñoin 264 lagun batu dizela esasku antolatzalik eta gaurko enkarteladan deialdi berezixe eindabe Urtarrillan 30eako Euskal Herriko Eskubide Sozialan Kartak deitu daben grebiaz bat etxeko, lana, pentsiñoik, bizitzi eta aurrekontu duiñak aldarrikatzeko. Esku orrixan bitartez azalpenak emon dabe zeatxik bat eingo daben urtarrillak 30eko grebiaz.

pen2

pen3

pen 1