564 abestixe kantako dou falta gaskuzenan alde! Hilan 31n 12:30etan Alamedan

Hainbat herri eta auzotan zabaldu de Ohe Hutsak deitxutako ekimen hau, etxitan, mahaixetan, ohietan… faltagaskuzenan alde data berezi honetan gogun dakauzela argi eta garbi lagateko!

Hamen Ondarruko deialdixe. Abendun 31an, 12:30etan Alamedan batuko gaz Hertzainaken 564 abesti mitiku abesteko herriko musikaxakin.

Hamen herriko musikarixak gaurko entsaxun ein daben bideu herritxarrai deixe etxen:

Hamen letri entsaxaten juteko 😉

https://youtu.be/C30eTsD0jPs

IBON IPARRAGIRRE BURGOAn egune da gaur, ZOIXONAK!

IBON IPARRAGIRRE 2019-04-16

IBONek urtik beteten dotxu gaur (gure kontutan 46) eta Turrunetik belarriko tengada handi bat bixaltzen dotzuau. Euskal Herrire hurreatu zatxue bañe…. ETXIN NAHI ZATXUAU IKUSI!

Badakiau herriko barrixak jarraitzezule zazen lekutik. Baten batek idatzi nahi ixan ezkeo be gustoa hartuko dau eskutitzak, hau de beran helbidi:

IBON IPARRAGIRRE BURGOA

BESARKADA ETXEA

Juntas Generales kalea, 61

01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Denpori aurrea du, urte amaieri ate joka dakau eta gure herrikidik etxetik kanpun jarraitzen dabe. Sasoi de EUSKAL PRESO TA IHESLAI GUZTIK euran etxitan ikusteko. NAHIKURE!

 

ibon gasteizen 2019-12

Olentzeroaz batea DANAK ETXEA!

Urtero modun, 24 iluntzin Olentzeroaz batea ibili ga kantu-kantari kalez kale. Egun honetan be etxeko mahaixetan, kalin, jai girun… sentiuko douen hutsuni handixe ixango da! Herri honek merezi daben benetako konponbidi aurrea eruteko ezinbesteku de preso iheslari eta deportatu guztik etxin eukitxi!

Hamen iluntzeko kalejirako argazki batzuk, Olentzeroaz batea, danak etxin nahi douzela aldarrikatu dou:

asierren alabak

danak argazkixin

BOTXen ama

indixunekuk

dantzan

Abenduak 29 (domeki) EZ DOK HIRU antzezlana Beikozinin

EZ DOK HIRU Euskal musikin benetako histoixin
Antzezlana
Ondarroako Udalan eskutik
Abenduak 29 domeki
arratsaldeko 19:00etan
sarrera 5 €
Euskal musikin imajinario kolektibun murgilduko gatxun ikuskizune
Gure musika ondari, altxor bat da, gure memoixa historikun lekuko emozionala.

Egili: Patxo Telleria
Zuzendaxe: Jokin Oregi
Aktorik: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Musiko-aktorik: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue
Jantzixak eta eszenografixe: Azegiñe Urigoitia
Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos
Argiztapena: David Rodríguez
Soinu: Oier Landa
Diseinu Grafiku: Paradox
Argazkixak: Guillermo casas et Pio Ortiz de Pinedo
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa

abenduak 29 EZ DOK HIRU Beikozinin