Yaalah elkarteko kidik saharar errefuxiatun kanpamentuta duz

Saharar errefuxiatun kanpamentuta bidaiatuko dau Ondarruko Yaalah elkartik bertan gauzatzen hasitxako proiektuai jarraipena emoteko eta saharar herritxarran burrukiai babesa emoteko. Azkanengoko ordutan zabaldu dizen albistin ingurun mezu hau bixaldu doskue saharar herrixan launan herriko elkartetik:

Ondarruko Yaalah elkartik Españiko gobernun mezun ingurun:

Gaur Saharar errefuxiatun kanpalekun inguruko albistiaz hasi dou egune, zoritxarrez normalin ixilddute eta oihartzun mediatiko gitxi eukitxen daben gaixe da Mendebaldeko Saharan gatazki. Españiko gobernuko atzerri ministeritzik Argeliko Tinduf zonaldin kokatute dazen errefuxiatun kanpalekuta ez bidaiatzi gomendatzen daben oharra ata barri dau. Zonalde edo leko horretako desestabilizaziñoi politiku, talde terroristan aktibidadi, edo ta estatutik berta guzen ehunke lagunek eraso terrorista bat jasateko arrisku dakauela nabarmendu dau.

Beste behin be gatazka hau ixilarazi eta ezkutun mantentzen daben Españiko komunikabide handixak interes mediatiko handixe emon dotse gobernun ohar honei. Zein de honen danan helburu?

WhatsApp Image 2019-11-28 at 15.16.55.jpeg

Kontun euki bir dou datozen astitan Saharar herrixan ordezkarixe dan Frente POLISARIOk kongresu burutuko dabela errefuxiatun kanpamentutan, kongresu horretan mundu osoko ordezkari politikuk hartuko dabe parte, alarma mezu honek eragin handixe euki leike bertaratuko dizen ordezkaxan gain. Nabarmendu bir de abendun lehenengoko astin hainbat herritxarrek parte hartzen douela Saharar ordezkaritzik antolatutako elkartasun bidai honetan. Bertan bixi dizen erefuxiatun errealidadi ezagutzea duzenak, elkartasun proiektu ezberdinak gauzatzea guzenok, udan oporrak bakean programan harreran hartu dabezen umin familixak bisitatzeko aprobetxaten dabenak…

Kasualidadi de Marokoko atzerri ministruk Espaini bisitxatu eta astebetea alerta mezu hau zabaltzi? Edo Marokon estrategixa politiku de eta honen helburu Saharar herrixaz elkartasunin biharrin gazenok bildurtzi de? Hau danau kontun eukitxe, argi da gobernutik datorren larritxasun mezu hau Españik Marokoko estatuaz historikoki euki daben eta dakarren konplizidade politikuaz zer ikusi badaukela.

Guk, Yaalah elkartetik elkartasun bidai honeaz aurrea jarraitzeko asmu dakau eta konfixantza osuaz bat etxen dou Euskadiko Saharar Ordezkaritzik einddako adierazpenaz. Ez guz hasitxako bidi etetea eta gitxia estatu Marokoarran interesetako sortutako mezu eta oharrak kontun eukitxea. Beraz, bixar (azaroak 29) urtengo dou Bilbotik Saharar errefuxiatun kanpamentuta aurreko biajitan hasitxako “Bir Ganduz” proiektuaz jarraitzea eta Saharar errefuxiatuai eta orokorrin herritxarrai euran albun gazela erakustea burruka zilegi honetan.

SAHARA ASKATU!

Prest dakarre dana elkarteko kidik biajin parte hartzeko:

WhatsApp Image 2019-11-27 at 19.03.49.jpeg

Hamen lagaten dotsuau aurreko biajetik bueltan Yaalah elkartik einddako bideu:

Iruzkin bat utzi

Internazionalismu atalean

Erantzunak itxita daude.