JOSE FORERO ORTIZ be jun gazku. QUE LA TIERRA TE SEA LEVE COMPAÑERO!

jose forero ondarrutar andaluze

JOSE ANDALUZE be junde gure artetik. ANDALUZE peto petu, azentu galdu baiku. Alosnon (Huelva) jaxo zan on dala 66 urte. Beti gogoratzen ban Pedro Carrasco boxeolaxan herrixan jaxo zala bera. Partido Comunistako militanti gazte gaztetatik nahiz eta ORTea pasa zan Franco garaixin. Gaztetan hasi zan biharrin (5-6 urteaz) behartasunak bultzatute. Bañe biharraz batea kontzientzixa soziala segidun hartu ban Mina del Inglesko mineruai esker ta hori zala ta jauik markata laga ben, lan tokixetatik kalea botata.

Hamentzir ebizen beran herriko arrantzale batzun bidez jakin ban gure herrixan barri ta ordun erabaki ban Euskal Herrire etorti. Itsosoko boletu ata ban eta 15 urtin itsosun ibili zan. Gero, lihorrin geatzi erabaki ban eta Durangon hasi zan lanin eraikuntza sektorin, Ferrallan atalin. Berak eukan gorputzatxik ondo amolda zan ta fama ona eukan bihar horretan. Berak esaten ban ondo ordaindutako lana eukala.

Integraziñoi dala ta ez dala berba etxen dabe askorek. JOSE, Andaluz-Ondarrutarra bihurtu zan allagaz batea. Lanin LAB sindikatuko militanti zan eraikuntza alorrin, kalin Ezker Abertzaleko hauteskunde zerrendetan, SORTU alderdiko militanti edo preso ta iheslaxan aldeko mobilizaziñoitxan.

joseeee

2013-10-25 baixakuko enkarteladi josee

jose forero resisten

mmmmmm

Aspaldi baten barran dan tingloi aldin pintada batzuk eizitxuezen, bera eta beran egoera bardiñin gure herrire etorri beharra euki daben herritxarrai zuzendute.

hb14

“Toma a este pueblo como el te ha acogido, luchando por el luchas por tu tierra”

JOSEk ondo jaso ban mezu.

jose forero

JOSE komunisti etorri zan gure herrire ta halantxek junde gure artetik. Beran zanetatik odol gorrixe ixunela (zentzu guztixetan) argi eukan. Hasta siempre compañero!

Iruzkin bat utzi

Ezker Abertzali, Geure jenti atalean

Erantzunak itxita daude.