Honek bai ez dabela huts etxen. Inddarraz hasi diz herriko edadekuk euran mobilizaziñoikin. 12 xak puntun, pankarti zabalduaz batea 240 bat herritxar ipiñi diz atzin.

Honek bai ez dabela huts etxen. Inddarraz hasi diz herriko edadekuk euran mobilizaziñoikin. 12 xak puntun, pankarti zabalduaz batea 240 bat herritxar ipiñi diz atzin.

Ikasturte barrixaz batea herriko PENTSIONISTAK martxan hasi diz euran mobilizaziñoikin. Hitzordu ipiñi dabe eguerdiko 12 xetan Alamedan eta eskakizun bardiñaz jarraitzen dabe, hau de, Pentsiñoi duiñak pertsona guztixentzako.

Marabilli Sormen Festibaleko sarrerak saltzen daz martxa onin… gero ez esan…
Guk, gurik eskuratu douz. Eta zuk?

Primerako karteldegixe dakau aurten!

Autobuskara bat eta hainbat kotxe jun gaz Ondarrurik Bilboa astelehenetik aurrea 47 ekintzailik, abogauk… epaituko dotxun 11/13 makrosumaixun kontra protestatea! Komunikabidik 50.000 lagunetik gora egon gazela esan dabe.
Ez diz konturatzen ELKARTASUNE ez dala eteteik!
Hamen ata douzen eta alla gazkuzen argazki batzuk:
















MARABILLI FESTIBALAn barrun:
SORMENAi buruz dule festibala? zinegile baten omenez? Ba zini etxen ahaleginddu biko ga! 27an emongo da gaxe eta aste bete da kamari hartu eta zeoze etxeko. atrebiuten zaz?

Irailak 28 xan ONDARRU-LEKITTO lasterketi ospatuko da arratsaldeko 17:30 an. Ixena emoteko azkan egune Irailan 26 a ixango da. Gehienezko partaide kopuru: 400 lagun ixango diz.


Gaur, Irailak 11, Diada egune ospatzen da herrialde katalanetan! Republiki osatzea bidin emoten daben pausutan eurakin egongo gazela erakusteko udaleko banderan mastan “esteladi” ipini de!


Udaletik aparte, herriko balkoi batzutan be ipini dabe ikur katalanak:

Españiko Auzitegi Nazionalin irailan 16 tik aurrea epaituko dotxuen 47 auzipetun alde, “47ak herrian” plataformik manifestaziñoi batea deitu dau irailan 14 an 17.30 etan La Casillan. Ondarrutik autobusak antolatu diz berta juteko. Ixenak ANAITASUNA eta KULIXKA tabernetan edo https://labur.eus/47busond loturako formulaxu beteta emon bihir diz hillan 13 rako eta Zaldupetik urtengo dabe autobusak arratsaldeko 4 retan.

Ongo zapatun txistu hotsak entzungo douz herriko kalitan, herri desberdiñetako txistulaxak batuko dizelako gure herrixan VII. TXISTU topaketak ospatukotxuelako.