VIII. Nanoipuin lehiaketi martxan da, urrian 15 earte

Nanoipuin-lehiaketa-logo-702x264

Ondarroako Udaleko Euskara Batzordik martxan ipini dau beste urte batez Nanoipuin lehiaketi. 140 karakteretan eta gai librin ipuinak idazteko lehiaketi antolatzen dan zortzigarren aldixe dau Euskara Batzordik. Parte hartzaile bakotxak nanoipuin bakarra bidali ahalko dau lehiaketa, bañe hori bai, bxiak bidalketa bakar baten. Lanak mrey@ondarroa.eus posta elektronikoa bidali behar diz.

Nanoipuin

Edozein pertsonak ahalko dau parte hartu lehiaketan eta adinai dagokionez be ezta mugaik. Ana Urkiza eta Leire Bilbao idazle ondarrutarrek osatuko dabe epaimahaixe eta eurak ixango diz kontakizunik landuenak eta balio literario handixena daukenak aukeratuko dotxuenak. Hiru sari emongo dotxue eta ez da egongo erreklamatzeko aukeraik.

Iruzkin bat utzi

Kulturi eta kirolak atalean

Erantzunak itxita daude.