Aurten gaztetxe barrixak 16 urte eingo dotxuz, gaztetxe zaharrak 13 urte eizitxuzen Zaldubiden, danak batute 29urte handi! Zoixonak!
29 urtin zemat ekimen, tailer, kontzertu, hitzaldi, burruka… horrek danak ospatu eta aurrea jarraitzeko inddarrak hartzeko egitarau edera prepara dabe OGAko kidik! Hamen lagaten dotsuau maxatzan 11 an eta 18 rako (antxoa egune) ata daben kartelak!
Maxatzak 11 an (zapatu) eguerdiko 12xetan “Poble rebel” dokumentala aurkeztea etorriko diz egilik, dokumentalan proiekziñoi amatxutakun kolokixo estiloko bat be egongo da gaixan ingurun.
Ta maxatzan 18 xan, Maravillas, Iruñako Alde Zaharreko gaztetxiaz elkartasunin, kontzertuk egongo diz plaza musikan!
Hamen datoz aurtengo KAMIÑAZPIko jaxak eta urtero lez PLAY BACKa eingo da maiatzak 31 an. Ixen emoti betiko lez AMARRATZA tabernan eta Maiatzak 25 a da azkanengoko egune ixena emoteko. Ez laga azkan eguneako!
Gaur (maxatzan 5) pilobat herritxar batu gaz alamedan 2019ko maxatzan 26ko udal hauteskunditan EH BILDUK aurkeztu daben zerrendi ezagutzeko. Jakiñe zan denporatik zerrenda buru Zunbeltz jungozala, baine gaur aurkeztu de zerrendi beran osotasunin.
Ondarrutar askoren ahuan ebilen gaur eguerdixan zerrendi kriston ekipuaz dala osotute, esperientzixadun jenti, urte luzez herrigintzan eta militantzixan ibilitxako jentik osatzen dau EH BILDUN zerrendi!
Geuaz euki dou be bai Maddalen Iriarte, Eh Bilduko legebiltzarreko bozeramaili, kongresuko emaitzak txalotu, aurrea behire dakauzen erronkan ingurun berba ein eta udal, foru eta europako hauteskunde honetako mezu baikor eta inddartsu emon dosku!
Honetxek diz zerrendi osatzen dabezen herritxarrak:
Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga
Eneritz Basurko Pagoaga
Arantza Atxurra Aranguren
Aritza Aristondo Natxiondo
Irina Alkorta Bedialauneta
Nagore Badiola Alberdi
Pedro Lasarte Iparragirre
Estibalitz Arruti Osa
Miren Lore Zabala Erkiaga
Jesus Maria Gallastegi Alberdi
Jon iñaki Artetxe Egaña
Itziar Irusta Argoitia
Iñigo Badiola Lasarte
Koldo Bakeriza Larrañaga
Iker Zubikarai Gomez
Keila Olabarria Goikoetxea
Idoia Zengotitabengoa Laka
Asier Indixuk Alamedan ezin ixanbadau egon be, gaur bixitxan egon dan lagunai zabaltzeko mandatu emon dotsa; “ap27an emaitza onak lortu genduzen, M 26an, guazen hobik atatea. Aurrea eitteko, danok EhBildu”