MONT de MARSANeko kartzelatik idatzi dabe euskal preso politikuk: Gure botu EH Bildu!

Idatzi hau jaso dou, Mont de Marsaneko espetxetik (tartin Aitzol Etxaburu Artetxe preso politiko ondarrutarrana):

Espainiko kontsulauk Udal eta Foru hauteskunditan bozkatzeko aukeri ukatu dosku Mont de Marsaneko euskal presuai.

Apirilan hasieran idatzi baten bidez publiko ein gendun morun, Maxatzan 26an bozkatzeko ahalegine ein gendun Mont de Marsaneko euskal preso politikuk.

Baine on salatzen dou, legik ezartzen daben prozeduriai jarraitxuz Espainiko kontsulaun aurrin hainbatetan bozkatzeko saiakeri ein douen arren, kontsulauk ez dotza eskaeriai jamonik ein. Ezezko horren aurrin, Maxatzan 26ko hauteskunditan parte hartzeko aukera baik gelditxuko ga Mont de Marsanen preso gazen euskal herritxarrak, Apirilan 28xan gerta zan latxeik.

Oztopo honen aurrin, EH BILDUn kanpainan buru-belarri murgiltzeko eta inor etxin ez geatzeko deixe etxen dou. GURI UKATU BADOZKU BE, ZU EZ GELDITXU ETXIN, BOZKATU EH BILDU!

mont de marsan

Iruzkin bat utzi

Kartzeletatik / Deserrittik, Politiki atalean

Erantzunak itxita daude.