Liburuk irakurti gustoku badozu eta lagun artin eurak atxik berba ein nahi badozu ez galdu aukera hau, otsailak 23 (zapatun) liburutegixan.

Liburuk irakurti gustoku badozu eta lagun artin eurak atxik berba ein nahi badozu ez galdu aukera hau, otsailak 23 (zapatun) liburutegixan.

El tiempo de las mujeres’ ixeneko hitzaldixe eskainiko dau Itziar Cantera Sojok, Boga-Boga elkartik antolatute.

Lilatoire juteko autobuse antolatu dabe Etxelilak eta Ondarroako Emakumin Udal Berdintasun Kontseiluk. Ixena emoteko aukeri da baixakura arte 16:30etatik 20:30eta Etxelilan.

Hiru ibilbide eongo diz, txikixe (380 mt) ertaine (1.340mt) eta handixe (7.200 mt). Ibilbide txikixin eta ertainin batzen dan diru (bi euro pertsonako), Ekai Lersundin omenez NAIZEN elkartiai emongo gako.


Herriko Pentsionistak euran aldarrikapenakin jarraitzen dabe eta gaur astelehen guztixetan latxeik Alamedan batu diz (280 bat lagun) egueldixe lagun eukela.

Idatzi hau jaso dou ARTELANetik:

17:00etan, ‘La sonrisa de mona lisa’ filman emanaldixe. Boga-Boga elkartik antolatute.
18:00etan, Neska Gaztin Txokoa.

Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak.

Gañea AURRERAk dei berezi bat zabaldu dau:
🔴🔵DANOK ZALDUPEA | Dakizuenez Erregionalen taldik hirugarren postu bereganatu ban pasa dan astin. Lehen bi postutatik inoiz baino gertuaua egonda eta hurrengo bi partiduk Zaldupen jokatute garrantzitsu ixango da zalin babesa.
Horretako lehen hitzordu zapatun 16:30tan dakau, eta danon artin Zaldupe bete eta taldi animatu bihir dou.
Zapatun danok Zaldupea!
AURRERA BETI!
Gaur TRIKITIXAko ikaslin jardune eongo da da ikusgai eta entzungai MUSIKA ESKOLAN 18:00etatik aurrea. Aupa Mauriziaa!!
