Gabon jaxai agur esatzau asteburun (irudixak)

Gabon jaxai agur esateko ordu alla da eta asteburun egitaraun azkanak emotze. Baixakun Polikiroldegixan umintzako ekitaldi nausixe egon zan PORROTX eta MARIMOTOTXen zuzendaritzapin. TXIRRIMORRASKI taldi omendu ben emanaldixan, 30 urte bete dabelako herriko gaztetxun aisialdixe jorratzen.

porrotx1

porrotx5

porrotx2

Beste alde batetik gaur (domekan) urteroko bertso jaialdixe egon da Beikozinin eta bertan puntako bertsolaxak entzun ahal ixan dou (Andoni Egaña, Maialen Arzalluz, Aitor Mendiluze eta Miren Artetxe.

bertso4

bertso5

bertso3

bertso2

2019xan be zamarrak gitxitzen jarraitxu bir dou

Ondarru Zero Zamar taldik bixalduskun idatzixe:

2018xan ondarrutarrok lortu dou hondakinan erdixak sailkatu eta reziklatea bixaltzi.

2019xan be hobetzen jarraitxu bir dou, zamar gitxia sortu eta halako irudixak ez errepikatzeko.

Urte barrixin be hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatu.

(2019ko urtarrilan 1in atatako argazkixe)

20190101_195849.jpg

U-12an Bilboko manifa juteko GAZTE AUTOBUSE. Ixena emoteko zerrendi zabalik!

Beste urte batez, herriko ERNAIko gaztik, GAZTE AUTOBUSE antolatu dabe Urtarrilan 12 xan Bilboko manifa juteko. Ixena emoteko, formulaxu beteta nahiku de!

Hauxe da saritan zabaldu daben mezu herriko gaztiai mobilizaziñoin parte hartzeko deixe etxen:

URTARRILAK 12an GAZTIOK BILBOA! Orain da garaia! Presorik gabeko Euskal Herria! ↗️↙️

Beste urte batez, urtarrilan 12an mobilizaziñoi erraldoi egongo da Bilbon. Badalako garaixe, preso, iheslari eta deportatu politiko baiko Euskal Herrixe eraikitxeko!

Gaztiok be han egongo ga!

GAZTE AUTOBUSE ONDARRUTIK:

🕒15:00etan

📍ZALDUPETIK

💰5€

📝Emon ixena:

https://labur.eus/GZTBUSOND

GAZTIOK ZEUEKIN!

DANAK ETXEA!

Ondarruko Ernai

2018ai AGURRE, 2019ai EGURRE! URTE BARRI ON!

TURRUNE osatzen douenon partez URTE BARRI ON DANOI!

urteku.png

Zelan ez, aurtengu be urte bixixe ixan da gure herrixan, danetako barrixak euki douz, onak, eta ez hain onak, tristik eta ez hain tristik. Argi gelditxu gazku TURRUNE osotzen douenoi mugimenduz betetako herrixan bixi gazela, horren adibide diz urte honetan sartu douzen albiste, ekimenan barrixak, argazkixak…

Garaixak aldatu arren eta burrukako eta mobilizaziñoiko beste errealidade bat bixi arren gure herrixan, gure helburuk beteteko bidin duz eta aurrea duzen burruka nekaeziñak nabarmenak diz! Euskeri, Feminismu, Herrigintzi, Preso eta Iheslaxan aldeko burruki, Kulturgintzi, Ekologismu, Independentzixi, Eskubide sozialak…

Aurten be, herrixan falta gazkuzenak ehunke kilometroa dazela hasi bihir dou. Besarkada bat BOTX, INDIXU, IBON eta AITZOL! Matxe zaittuau!

Ezin dou ahaztu, aurten herrixak jaso daben albiste gogorrenetariko bat, Ekai Lersundi gazte Ondarrutarran herixotzi. Besarkada bat senide eta lagunai! Gora LGTBI burruki! Gero arte EKAI!

Gure artetik beste batzuk be jun diz urtintzir. Militante, kide, lagun eta herritxarrak muso handi bat euran senidiai: Maria Luisa, Edur, Txentxe, Marian, Julian, Kiri…

2018 jun gasku, 2019 etorkizune da, iraganekuaz ikasi, erronka barrixak ipini eta betiko helburuk ipar hartute danok ga beharrezkuk burruka honetan! Ez gaz gelditxuko Euskal Herri aske, sozialista, feminista, euskaldun, ekologisti… lortu arte!

Gora GU ta GUTARRAK!!