Saharar errefuxiatun kanpamentuta jateku bixaltzeko, EUSKAL KARABANAKO BILKETI MARTXAN!

Aurten be Yaalah elkartik udalan laguntziaz, Euskal karabanako janari bilketi martxan ipini dau Otsailan 22re arte. Bilketi herriko lau ikastetxitan eta musika plazako azpiko lokaletan eingo dabe, batxe be, asteburutan supermerkatu ezberdinetan.

Batzen dizen elikagai guztik, Martxun 3an Laudixotik urtengo daben trailerretan erungo dabe Tindufeko (Argelia) saharar errefuxiatun kanpamentuta.

Saharar herrixan parte bat, Españin traiziñoi eta Marokon okupaziñoin erruz Argeliko desertun kokatute dazen errefuxiatun kanpamentutan bixi de. 40urte baino gexauako exilixun bixi irauteko, beharrezku dabe nazioarteko laguntzi.

Hamen herriko ikastetxitan banatu daben eskuorrixe:

Argitalpen hau aprobetxata, Yaalah elkarti burubelarri sartute dan proiektun bideu lagaten dotsuau:

TRIPONTZI zozketin zenbaki saritxuk

Gaur goxin notaxun aurrin ein de zozketi eta Getxoa urten dau aurtengo TRIPONTZI sari nausixe: 60.000 euroku, 22873 zenbakixe GIPUZKOA serixin. Bigarren zenbaki saridune be Bizkaixan saldu de, Bilbon. 21013 zenbakixe ixan da eta 1.500 euro jasoko dotxu zenbaki horren serixe bakotxak. 16692 da hirugarren zenbaki saridune, Hondarrabixan (Gipuzkoa) saldu de. 1.000 euro jasoko dabe zenbaki horren serixe bakotxak. Amaitzeko esan, aurtengo Tripontzin batutako diru Elkarrekin-Together film dokumentala ordaintzeko ixango dala.

tripontzia

Urtarrillak 26 (zapatu) Manifi IRUÑAN. HUERTA DE PERALTA Borrokan!

Idatzi hau jaso dou Ondarruko LAB sindikatutik:

Kaixo lagunok! Seguruenik entzun dozue Huerta de Peralta-ko langillik daruen grebi eta borroki atxik. Benetako duintasun borroki daz etxen. Batetik euran lan baldintzan alde borrokan dabizelako eta bestetik eta garrantzitzuaua, migrantik jasaten daben esplotaziñoi eta sasi esklabutzi salatzen dabizelako. Euran borroki geure egiñaz, urtarrilan 26 xan manifestaziñoi ikaragarri bat antolatu dou Iruñan arratsaldeko 5 etan. Berta juteko autobuse ipiñi dou eta animaten zatxuau ELKARTASUNE erakustea. Haren borroki danontzat eredu dalako!       ✊

manifi iruñan urtarrllak 26.jpeg1