Abendun 3an EUSKERA egune ospatzen

EUSKERIn nazioarteko egune ospatu dou gaur euskaldunok hainbat ekimenen bidez. Herrixan adibidez, goxin Argitxon kalejiri ikusi dou eta arratsalde partin danbor hotsak entzun douz. Bañe guk euskeri eztou bakarrik herrixan ibiltxen, kanpoa guzenin be ez gaz mutu geatzen. Hamen Sahara aldetik bixaldu doskuzen argazkixak euskera egunaz bat eitten.

kanpamentutan be euskeraz

we

TINDUFeko kanpamentutatik irudixak

rrYAALAH elkarteko kidik bixaldu doskun irudixak diz ikusten zazenak, Arjeliako lurretan dazen Saharauixan kanpamendutatik bixaldutakuk. Herrixan aurreko astitan batu dotxuen mateixalak erunaz batea herriko hainbat lagun jun diz berta. 350 kilotik gora janari, erropa, medikamentu, jolas…. batu dabela diñosku elkarteko lagunak. Eskerrak nahitze emon aldez aurretik  herriko lau farmazixai, Arraun elkartiai, igeri taldiai, idiakez liburu dendiai, presun aldeko kamisetak emon dotzenai, Ondarruko udalai, TXOMIN AGIRRE IKASTOLA, Zubi Zahar Herri Ikastola, Zaldupe Eskola, Ondarruko institutu, Eibar-sahara Elkartea… eta hau posible etxen lagundu dotzen guztiai!

r

rrr