
Month: abendua 2018
Herriko PENTSIONISTAN konzentraziñoi gaur be!
Gaur eguerdiko argazkixe da beheku. 300 bat lagun batu diz Alamedan PENTSIÑOI duin bat eskatzen. Ez dauke gelditzeko esperantzaik bañe urte amaieri datorrela ta hurrengo deialdixe URTARRILLAK 7 rako eindabe.

Abenduak 29 (zapatu) EGIA-IRIONDO Memoriala

Ondarruko PENTSIONISTAK borrokan!
Euskal Herriko herri askotan latxeik Ondarrun be PENTSIONISTAK kalea urten dabe euran eskubidin defentsan. 1.080 euroko gutxieneko pentsiñoi ordaintzeko diru badala diñue, bañe borondateik eza salatzen dabe gaur kalea urten dabenak.






Abenduak 15 (zapatu) REGGAE gaba NOYA tabernan
Gabonak datozenez, Noya Tabernik zapato gaba entreteniduk preparatxu, ta hasteko:
Abenduak 15 Reggae Gaua (Jon Cajiau & Niko Onedrop)

YAALAH ELKARTEKO sudaderak eskatzeko aukeri zabalik!
Yaalah elkartik sare sozialetan jakinarazi daben modun, zabalik da, urtarrilan 1ea arte, elkarteko sudaderak eskatzeko epi.

https://labur.eus/YAALAH
Eskarixak formulaxu beteta ein bihir diz, bertan loturan sartute da informaziñoi guzti:
“Jertsan ingurun jente askorek gelditxu gatxu kalin, ia sudaderak atateko beste deialdirik baguzen etxea, jerts gexa atateko animaten… hau ikusitxe jertsak eskatzeko aukera barri bat egongo da 🗓 ⚠️URTARRILAN 1earte!⚠️
📝 Jertsak formulaxo hau beteta eskatu bihir diz! Bertan agertuko gatzue eskarixe etxeko bete beharrekuk. Behin eskarixe eindde korreoz abisako dotsuau noix eta nun jaso bihir dizen sudaderak.
Sudaderakin ataten dan diru elkarteko gastu orokorreta eta urtintzir antolatzen douzen ekimeneta bideratuko da.”
AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak.

Abenduak 15 (zapatu) PENTSIÑOI DUINAN ALDEko manifi
Herriko Pentsionistak dei zabal bat ein dabe zapatun eingo dan manifestaziñoire juteko. Gaur egun, eurai ikutu etxen dotzen gaxe da, bañe bixar beste guztioi ikutu eingozkule azaltzen dabe euran mezun, horretxeatxik deixe etxen dotze herrittar guztiai manifestaziñoin parte hartzea. Gogoratu Alamedan eguerdiko 12 xetan hasi eta Zubi Zaharrin amatxuko dala eta Pentsio duinak eta publikuk, 1.080 minimo pankarti jungo dala aurretik.

Abenduak 14 (baixaku) RAFA RUEDAn kontzertu Moby dicken

Abenduak 14 (baixaku) DANTZA emanaldixe Bide Onera zinin
