“BULKADA BERRIEN GARAIA DA” dinamiki aurkeztu de Ondarrun!

Atzo (azaroak 24) gazte antolakunditan ibilitxako militante eta militante ohi batzuk batu zin Bulkada berrien garaia da! Euskal herri guztin herriz herri sortutako dinamiki aurkezteko!

Dinamika honen helburu azkanengoko 40 urtiotan einddako biharra, burruki eta antolakuntzi erakustarazti eta lehengo eta gaur egungo militantin arteko zubixak sortzeko.

DSCN2691.JPG

Datorren baixakun (azaroak 30) 18:30 etan KOFRAI ZAHARRIN eingo dan batzarrea gonbidatu dotxuez militante eta militante ohi guztik! Aurreatu dozkuenez datozen hilita begire, dinamika honen barrun hainbat ekimen dakarrez pentsata, eta bilera hau idea horrei formi emoteko ixango da!

2019 ko Europar hauteskunditako zerrendaburu aukeratzeko EH Bilduko barne hauteskundik

Bi aukera dakauz EH Bilduko europar  zerrendaburu aukeratzeko. Bata, bozketa telematiku bidez (azaroak 23-24 eta 25) eta besti azaroak 25 (domeki) kofrai zaharrea hurreatute.

Europar hauteskunditako zerrendaburu aukeratzeko presentzialki ONDARRUN: Domekan, azarun 25in ⌚ 11:30-13:00 📌 Kofrai Zaharrin

*Beharrezku dan bete behar bakarra da EH Bildun erroldata egoti

eh bildun barne hauteskundik azaroak 23

 

Azaroak 22 (eguena) EMAKUME AFRIKARRAK Etxelilan ahozko narraziñoitan

emakume afrik

Ernestine kamerundarra eta Jasmin nigeriarra lesbofobiatik eta behartutako ezkontzatik ihesi alla zin Euskal Herrire. Mouti eta Nyuma nigeriarrek euran jaioterriko miseriatik eta aukera faltatik egin zuten ihes, eta sexu-esplotaziorako salerosketa-sare batek bereganatu zituen. Laurak egin dabe topo indarkeria matxistakin, bai euran herrialdetan bai leku seguru batea juteko bidin, eta aurre egin dotze. Bixik urten daben lau emakume horrek gure herri eta auzutan daz  bixitxi eraikitzen.
Gexa nahi bazu jakin haiei buruz, Aizkoa Olabarrieta eta Boni Ofogon ahozko kontakizunan bidez ahalkozu entzun azaroak 22 xin Etxelilan.

Azaroak 21 (eguaztena) Zelako Ondarru imajinatzen dozu? 3. batzarra kofrai zaharrin

Azarun 21 (eguaztena) HAPOn saio iraixe eingo da. Hiri Antolamenduko Proiektu Orokorra modu parte hartzallin garatzen dabil Ondarruko udala. Bigarren fasiai irekieri emoteko billeri eingo da Kofrai zaharrin arratsaldeko 19:00tan. On arte eindako herrittarren ekarpenakin osatutako txostenak aurkeztuko diz eta aurrea begirako urratsak definiuko diz.

HAPOn batzarra 2018-11-21