Yaalah elkarteko zozketako zenbaki saritxuk!

Urten dabe Yaalah elkartik einddako zozketako zenbaki saritxuk! Alamedan batu zin azkanengoko boletuk saldu eta zozketi burutzeko. Zozketa honetako irabazixak laster Tindufeko saharar errefuxiatun kanpamentutan eingo daben “Bir ganduz 2018” proiekturako ixango diz.

Baixakun, proiektu honeaz duzen herritxarrak erungo daben osasun mateixala eta eskolako mateixala batzeko epi amatxu zan. Elkarteko kidik oso pozik agertu diz beste behin be herrixak emon daben erantzunaz eta herritxarran borondati nahi dabe eskertu! On antolatu eta enpaketati tokaten da, Azarun 30in Ondarrutik jungo dizen 15 lagunek erungo dabezen paketik.

Argazki honek be jaso douz, atzo (azaroak 17) Madrilen ein dan manifestaziñoin egon zin herritxar batzuk. Europar batasunak eta Marokok ein dotxuezen komertzixo eta arrantza akordixo ilegalak salatzen eta saharar herrixan behin betiko askatasune eskatzen!

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.