Langille bat hilde herrixan osteabe. Nahikure!

Bihargin bat hil de gaur goxin laugarren pisutik jausitxe. Gertakizune goxeko 10:40 gerta da Artabide kalin 28. zenbakixan. Obretako mateixala altzaten euala gerta da istripu eta laugarren pisuko alturatik (12mt) jausi de. Hildako gixonak 46 urte eukazen eta Soraluzen bixi zan.

Lan istripu hau salatzeko, gehiengo sindikalak deixute, konzentri eingo da martitzenin, irailak 18, 12:00xetan, Alamedan.

1

 

 

 

OIZen eon gaz kirolaz gozaten ta naziotasune aldarrikatzen

2018-09-12 OIZen aldarrikapenetan 2

Españiko Vuelti Euskal Herritxik pasa da gaur. Kirol ikuskizunetik harutzaua, lurraldetasun ta naziotasunai lotutako auzixak azaleratutxu karrerin ikuskizunak. Gure Esku Dago plataformik gaurko ein daben deialdixan, herritxarrak Oizea juti animatu dotxu, ikurrinak eskun, Euskal Herrixan erabakitxeko eskubidi aldarrikatzea. Ondarrutar dezente hurreatu gaz berta, argazkixan agertzen dan latxeik.

Visca Catalunya lliure! Irailak 11 Kataluniako Diada nazionala!

Atzo (Irailak 11) Kataluniako DIADA nazionala ixan zan! Jai egune eta aldarrikapenez betetako egune!

Errepublikin bidiai jarraipena emoti, preso politikun askatasune, independentzixi… eskatu dabe aurtengo diadan be!

Hamen Ondarrun, diadi dala eta atatako argazkixak diz honek, Udaletxin esteladi eta lazo horixe ipini ben, kofrai zaharrin pankarti gaztik, etxe batzutan be ikusigenduzen katalan banderak batxe txokun be eta kalin hainbat lazo hori agertu zin preso politiko katalanan askatasune eskatzen!

Eta honek KATALUNIATIK Mirenek bixaldutakuk! Beste behin be, eskerrik asko Miren!😉

Irailak 12an Españiko itzulixan aurrin guazen errepidik aldarrikapenez betetea!

Españiko “La Vuelta” txirrindularitzako itzuli arrotza pasako da bixar (irailak 12) Euskal Herriko errepiditatik. Honen aurrin, eragile eta mugimendu ezberdiñak errepide eta itzulixe pasako dan tokixetan aldarrikapenak, banderolak, ikurriñak… atateko deixe ein dabe!

Gure esku dagok domekan ein ban Oiz mendi puntan erabakitzeko eskubidin aldeko ekitaldixe, bixar be Oiz mendi puntan batzeko deixe ein dau erabakitzeko eskubidin aldeko aldarrixe barriro atateko. (Etapi Oiz mendixan amatxuko da)

Irailak 12an Españiko itzulixan aurrin guazen errepidik aldarrikapenez betetea!

Españiko “La Vuelta” txirrindularitzako itzuli arrotza pasako da bixar (irailak 12) Euskal Herriko errepiditatik. Honen aurrin, eragile eta mugimendu ezberdiñak errepide eta itzulixe pasako dan tokixetan aldarrikapenak, banderolak, ikurriñak… atateko deixe ein dabe!

Gure esku dagok domekan ein ban Oiz mendi puntan erabakitzeko eskubidin aldeko ekitaldixe, bixar be Oiz mendi puntan batzeko deixe ein dau erabakitzeko eskubidin aldeko aldarrixe barriro atateko. (Etapi Oiz mendixan amatxuko da)

Kamiñaldeko obran kontratu sinatu dau gaur Zunbeltz Bedialauneta alkatik

WhatsApp-Image-2018-09-07-at-12.53.03-702x336

Jakin douenez udalak gaur siñatu dau Kamiñaldeko obrin lanan kontratu. Albisti sakon irakurri nahi ixan ezkeo UdalBarriak digitalin irakurri zeinke. Guk hauxe hartu dou bertatik:

Astelehenin ez ohiko udal osoko bilkuran udal talde guztik, aho batez adostu dabe Kamiñaldeko obrak Moyua, Gaimaz eta Geotunelen artin osatutako UTE Kamiñaldei esleitzi. Gaur bertan Zunbeltz Bedialauneta Ondarruko alkatik UTE Kamiñaldeko ordezkarixakin sinatu egin dau obrin kontratu.

Datorren astin obra zuzendaritzi, geologuk eta topografukin kontratu sinatutakun, obrak hasiko dizela ziurtatu dabe bi aldik.

“Herri txiki baten lorpen handixe” dala adierazi dau alkatik, legegintzaldi osoko Udalan jardune baldintza eta oztopatu daben Kamiñaldeko ezbeharrai amaieri emoti lortzen ari dala azpimarratuz. “Egon dizen zailtasun guztin gainetik, eta beste instituziñoi eta erakundik jarritako laguntza urrixan gainetik, herrixe aurrea atati lortu douela uste dau alkatik. Kamiñaldeko bizilagunak bixitxaku iraganin geatzi lortuko dou, eta aurrerantz ondarrutar guztiok merezitako herrixe eduki dezaten lanin jarritxuko dou”.

Kamiñaldeko ta Kalandiko bizilagunok zain geuazen albisti alla da halako baten. Badakiau ez dala ixan lan erreza eta Udalak dizenak eta bi ahalegindu dala arazo hau konpontzeko. Danok ga desiaten normalidadea etorteko.

Saharar kanpamentutan eingo dan proiektun aurkezpen batzarra! Irailak 14 (baixaku) 19:00etan Kofrai zaharrin!

Hauxe mezu bixaldu doskue Yaalah elkarteko kidik:

Abendun saharar kanpamentuta guz “Bir Ganduz 2018” proiektu martxan ipintxea!

Elkarteko kide batzun artin saharar kanpamentutako Bir Ganduz herrixaz anaitu eta bertan proiektu bat martxan ipintxeko lehenengoko pausuk emoten hasi ga. Aurtengu elkartetik eingo douen lehenengoko biaji ixango da. Udalaz hile batzuk aurrerauatik harremanetan gaz honen ingurun, bertako herriko alkatiaz be bai eta fronte Polisarioko euskadiko ordezkaritziaz.

Onarte prepara douen dana azaltzeko eta hamendik aurrea emon bihir douzen pausuk emoteko IRAILAN 14 (Baixaku) 19:00etan Kofrai zaharrin eingouen batzarrea gonbidatzen zatxuau.

Proeiktun eta abenduko kanpamentutako biajin ingurun interesa badakazu etorri eta informa!

Bertan ikusiko ga!

🇪🇭🇪🇭🇪🇭