gaur (ab17) 20:30etan KONTZENTRAZIÑOI Kalekutzin! IRUÑAKO MARAVILLAS GAZTETXI AURREA!

Hauxe mezuau eta kartela bixalduzku OGAko kidik:

⚠️❗️Maravillas Gaztetxin desalojun aurrin ez ga geldik egongo!

Gaur (ab17) 20:30etan KONTZENTRAZIÑOI Kalekutzeko eskilaretan!

Kapitalismun gainetik gune autogestionatuk aurrea!

#MaravillasHerriarentzat

 

Gaur goxandin jun diz hamarnaka gixon armatu eta enkaputxau Iruñan ilusiñoik eta ametsak sortzen euan Maravillas Gaztetxi desalojatea! Ondarrutik elkartasune nahi dotsau erakutsi autojestiñoi ipar hartute herri honetan hain gatxe dan alternatibi ixateko burrukan dabizen gaztiai!

Hamen Ondarruko gaztetxeko sare sozialetan albistiaz entera dizenin idatzi daben textu:

Bixotza hartute dakau gaur.

Alternatiben sorleku, gaztin topaleku eta herri boterin produktu dizen gaztetxiai erasu eitze. Zehazki, Iruñeako Maravillasei.

Urte luzez borrokatu dau Iruñeako alde zaharrak gaztetxin alde, beti be okupaziñoi bidelagun edukitxe. Eta urte luzitako burrukin hazixak Maravillasen loratu diz. Herritxik eta herritxantzat sortutako espazixo komun eta alternatibo bat da Maravillas; subjeto garrantzitsuena gazte iraultzaili dan leku.

Saiakerak saiakera eta lorpenak lorpen, elite burges eta batez be elite politikuk eztabe nahi herribotere izpirik. Euran menpe nahigatxue kateatute eta ixil ixilik. Gaur elite honek herri boterin espresiñoi handixenetako bat, Maravillas, desaloja dabe euran botere autoritaixu egikaritzen.

Botere autoritaxo horrentzat ohiku dan lez, inddar polizialan erabilera basatixe eindabe gaztetxi babesten euazen norbanako guztin aurka.

Txakurrak txakur Iruñan eta Ondarrun.

Elite burges eta politikun aurrin zapalduon herriboteri defendiuko dou. Gau eta egun. Kantzata gazelako sistema kapitalistin eta hau sustengatzeko ibilitxako botere politikun menpe bixitxen.

Maravillas desaloja dabe baine hazi barrixak landatutxuez.

 

#MaravillasHerriarentzat

[IRUDIXAK] Aurrea duz ANDRAMAXAK!

Hamen lagaten dotsuau Amnistia eguneko eta Andramai eguneko irudixak!

Baduz jaxak aurrea eta inddar handixaz gainea, pilobat ekimen eta ekitaldi ezberdin euki douz azkanengoko egunetan herrixan! Eta ezta hau parako dabenik! Ondio bada baltziuan etxeko, ekimenetan parte hartzeko, turnutan parte hartzeko… eta ondo pasateko aukeri!

AMNISTIXA EGUNE:

ANDRAMAI EGUNE:

Argazki gexa jaso ahala eguneratzen jungo ga post hau!

GAZTE EGUNEko irudixak

Atzo Gaztik parodixa desberdiñak antzezten hasi ben egune, auzoz auzo (pentsionistan eskabidik, Ortizeneko etxin erretakuaz…

21

20

Turubi 12xak puntun baja zan kortxeletik bolandera hotsaz batea.

5

7

Ta jaxe hasi zan…

3

8

Gazte…. eta ixandakuk

11

13

4

2

1

Aldarrikapenak be tokixe euki ben: ALTSASUKUK ASKE!

6

Ta poteo ondoren…..

16

Hortik aurrea, aldabenak aldabena…..

Jai aurreko ekimenan irudixak jaso douz

Nahiz eta jaxak ez dizen hasi, ekimenez betetako zapatu euki gendun atzo ta Kirolak leko handi bat euki ban. Fuolin adibidez 41. Andramari sarixe jokatu zan eta AURRERAk sari  nagusixe irabazi ban Bermioi 3-0 irabaziaz. Irudixak Ondarruko kirolaten leihoak lagazkuz.

AU 4

AU 1

Arraunin be XXXIV. Ondarruko banderi be jokatu zan herriko baxan. Bide batez Eusko label ligako 12. jardunaldixe eta neskan euskotren ligako estropadi bebai. Neskan estropadan, Donostiko Gu Arraunek irabazi dau ikurriñe (herritxar bi tartin, beheko argazkixan ikusiko dozuen latxeik). Mutilletan, herriko ikurriñe Zierbenak erun da.

AN 1

ARRAUN 1

ARRAUN 6

ARRAUN 7

ARRAUN 3

zierbena 4

zierbena

zierbena 2

Bañe dana ez zan kirola ixan atzo. Herriko mutil talde batek dantza etxea urten ban herrixan. Euran arti eta habilidadik erakutsi ben. Artista hutsak benetan.

DAN 2

DAN 1

DAN 3

 

Jaxetako DANA PREST!

Atzanengoko ikutuk emoten topa douz herriko jaxak antolatzen dabizen herritxarrak. Leokadik kortxeletik bajateko ibilikotxun txikotak prest ikusi dou adibidez.

Leokadin txikotak prest

Leokadi esnatzeko prest

Edo ta Kafeko atzeko txozni txukuntzen

Kafekoatzeko txozni prest

Sardiñak eta Atunak allati falta da PLAZAGAÑEko jantokixan bakarrik. Ikusi bestelan.

Plazagañi prest

pla 4

Musika plazi be apaindu dabe

plazamusika2