Asteburo beti dakau ate joka

Zapato domeka bete beti aurrikusten da ongun be. Gaur, ZUBI-ZAHAR herri ikastolin 50. urteurrenan ospakizunan amaiera mundiala emongotze. Ekitaldi handixena eguerdixan ixango da Itsas Aurreko karpan (600 lagunentzako bazkaxe) bañe egun guztin tzir ekintza desberdiñak eukikouz, beheko egitaraun ikusiko dozuen latxeik.

zapatun

Beste aldetik, bixar (Domeki) LASTERBIDEAN herri lasterketi ospatuko da herrixan. 1.000 bat lagun aringaingan ikusteko aukeri eukikou. Eguerdixan herri bazkai handi bat eongo da (600 lagunentzako hau be) ta egun guztin tzir, musika emanaldixak, umintzako jolasak, pilota partiduk…. Egitarau behian dakazue.

LASTER EGITARAU

Hau dana aurrea eruteko jende asko ibili de prestaketan lanin. Hamen sare sozialetatik hartu douzen argazkixak hori erakusteko.

laster 2

laster 1

er

[BIDEU] ALTSASUkun absoluziñoin aldeko aldarrixe Ondarruko kalitan!

Atzo (ekainak 14) Lea Artibai eta Mutrikuko ERNAIk deitxutako eskualde mailako manifestaziñoi egon zan Ondarrun!

Ehunke lagun batu giñan euskal gazteixi bakin lagateko eta Altsasuko gaztik askatzeko eskatzen! Ez douelako onartuko absoluziñoi ez dan beste sententzixaik!

Hamen manifestaziñoin laburpen bideu:

Ta zapatun, Iruñan barriro eskatuko dou Ondarrun eskatu douena! Autobusetako zerrendak atsaldearte zabalik egongo ei di!

[ELKARRIZKETI] Miren Azpiri Akarregi Katalunian bixi dan ondarrutarrai.

Pasan astin ein gentzan Miren Azpiri Akarregiai, herrialde Katalanetan urte luzez bixi dan ondarrutarrai, bertan bixi ixan daben eta bixitxen dazen egoerin inguruko elkarrizketi.

Prosezu independentistan buru-belarri sartute ibili de Miren azkanengoko urtitan, erreferendumin be beran auzuko bozkalekuko Generalitateko ordezkari eta arduradun modun egon zan…

Turruneko kolaboratzaile zuzena da Miren, edozein ekitaldi, gertaera, deialdi edo mobilizaziñoitxan falla baik etxen dau TURRUNEKO korresponsal lana.

Bideo honetan “Proces” hasi zanetik eta gaur egunearte pasa danan ingurun ein dotsauzen galderak erantzuten dotxuz.

Altsasuko gaztin aldeko ESKUALDEKO MANIFI (E14) eguena, 19:00etan alamedatik!

Eguen honetan Lea-Artibai eta Mutrikuko ERNAIk deitxute eskualde mailako manifestaziñoi egongo da Euskal Herriko beste herri asko eta askotan modun!

Manifik eguenin (ekainak 14) 19:00etan ALAMEDAtik urtengo dau!

Eta hau gaztik Zapatun Oletan ein ben ekimena:

Eta gogoratu zapatu honetan Iruñan egongo dan manifako AUTOBUSE EGONGO DAla. Apunta betiko tokixetan