Zelan ikusten dozu EUSKERI urte batzuk barru ONDARRUn?

Udaleko Euskera zerbitzutik jaso dou idatzi hau:

euskeri ondarrun

Euskerin Plan baten jaso zin, duela bost urte, herritarran ekarpenak. Amatxu de 2014-2017 aldiko ha Plana, barri bat eittera guz on. Galdera hori eukiko dou burun. Erantzunan bille gabiz eta lanketa hori zuekin egin nahi dou, ganoraz egin nahi dou-eta.

 Batzar bi hauetan parte hartzeko dexe egin nahi dotzuau: maiatzan 24an eta,handik bi astea, ekainan 7xan, 18:30etatik 20:30eta, Kofrai Zaharrin; bixetan alkarreaz landuko dou gaxe eta aztertuko dou zer aukera dakauen gure alde Ondarrun euskeriai bultzada bat emoteko.

Saiutako ixena emoti gomendatzen dou. Edozein etorri leike; baina, egoki prestateko, nahixa genduke aldez aurretik jakitxi zenbat jende batuko gazen. Hori dala ta, eskertuko gentzuke ixena emoti, maiatzan 22xe baino lehen. Detxu Udal euskara sailea ixena emoteko 946833668 edo idatzi posta honeta: mrey@ondarroa.eus

Lehenenego saiun: azkan 4 urtitan egindakun errepaso txiki bat eta, aurrea begire jarriko gaz, zer indartu behar douen zehazteko. Lana egingo dou, baina ondo pasatuko dou.

 Bigarren saiun: lehen saioko ekarpenak zehazten jungo gaz eta pentsatuko dou zer egin Euskaraldia kanpaini Ondarrun zabaltzeko.

Ariketa kolektibo bat egin gendun on dala bost urte eta oraingo honetan ostera be egingo dou. Zu be guzti honen partaide ixati nahiko genduke. Eskerrik asko, aldez aurretik, zure prestutasunatxik.

 

Ekainak 10eko GIZAKATIn inguruko informaziñoi!

Hilebete eskaz falta danin ekainak 10eko GIZAKATEako Ondarruko Gure Esku Dago motorrak aspaldi berotzen hasitxe egon arren, kanpañin azkanengoko txanpan sartu de!

METRU ESKURATZEKO: Asteburutan eguerdixetan ALAMEDAN eta herriko leko ezberdiñetan egongo diz mahaixak (bixar KAMIÑAZPIN eta etzi ALDE ZAHARRIN), eta bestelan EGUAZTENETAN 18:00etatik 20:00eta egongo di Gure Esku Dagon lokalin (lehengo BBKn buleguk).

Ondarrutik 1000 bat lagun inguru juti de helburu momentuz gitxike gitxike jenti apuntaten jun bada be, ondio helburu beteteko jentetxu falta da.

Ondarrutarran kilometruk ERMU eta ZALDIBAR tartin toka diz:

Hamen GIZAKATIN ingurun ata daben bideo informatibu:

Ekainak 10eku gizakate sinple bat baño askoz be gexaua ixango da, Euskal herritxarrok gure etorkizun politikuaz zelan, zeatxik… eta erabakitxeko dakauzen arrazoik mahai gainin ipini eta herritxar libre eta zoixontzuk nahi douela ixan aldarrikatuko dou alkarrei eskutik agarrata!

Arrazoi honek batzeko herriko buzoi guztitxa orri bat aia da, paper hori bete eta bakotxan arrazoi ero aportaziñoiaz herriko leko ezberdinetan banatute dazen buzoitxa botateko aukeri eukiko dou.

Eta honek herrixan agertu dizen pankartak gizakateako deixe etxen:

Asteburun,TALKA taldin kontzertu eta PLAZATIK GAZTETXERA bertso finala gaztetxin!

Ondarruko Gaztetxin asteburu potente dator. Batetik, baixakun TALKA bertsiñoi taldin kontzertu egongo da 22:00etatik aurrea.

Eta bestetik, Zapatun egun guztiko egitarauaz PLAZATIK GAZTETXERA bertsolai gaztik protagonista dizen bertso txapelketin FINALA eukiko dou. Eguerdixan bertso poteuaz hasi, bazkaxe, saio FINALA eta kontzertu egongo di!

Bazkatxa juteko Anaitan edo ogaondarru@gmail.com ea idatzi bihir de.

Hamen 2016an Mutrikun ein zan Plazatik Gaztetxerako finaleko bideu: