PNVk españiko aurrekontukin hartutako erabakixan aurrin herrixan erreakziñoik!

Ongo egunetan bolo bolo dabil EAJ-PNVk PPn aurrekontuai emon dotzan babesa.

Kalin kritika asko entzun dou honen erabakixan ingurun.“ia europako alderdirik ustelenai zelan emon dotsen hori babesa, hasieran esaben modun 155a kendu arte ezebela emongo babesik eta katalanak engaña eitxuezela, horrek aurrekontuk ia ze politika bultzatuko daben (“la manada” moruko sententzixak emoten daben justizixi, AHT, pentsionistan igoera miserablik)” eta beste hainbat gauza entzun douz honen ingurun…

Herrixan paretak be berba ein dabe eta honetxek argazkixak ata genduzen eguazten iluntzin (aurrekontuk onartu zin egunin):

Hau Ondarruko Ernaik Twiterrin ipinitxaku, nahiko oihartzun euki dau, Kataluñako talde eta norbanako batzuk be elkarbanatu dabe…

Eta gai honen ingurun Sortu eta Ernaik kartel honek ata dabe:

Gaztetxeko urteurren egune! 13+15=28!

Badator urtero latxeik gaztetxeko urteurrena!

Ospakizunak aurreko asteburun hasi bazin be, urteurren egune ongoxe astin ixango da, gazte asanbladako kidik antolatute.

Karro-poteuaz hasi, gazte bazkaxe(apunta anaita ero gaztetxin), kantaldixe, karro-poteun jarraipena eta egunai amaieri emoteko kontzertu eta musika jartzaili eukiko douz!

Anima eta parte hartu! 28 urte ez diz egunero beteten eta!

Asanbladako kidik nabarmendu daben modun, bazkalosteko kantaldixe “THE OIERS” eta gabaz egongo dan kontzertuko taldi “DENA” eta “TIME TO ROOTS” musika jartzaili herritxarrak ixango diz! Herriko gaztin taldik inddartzeko eta herriko taldiai estenatokire altzateko aukeri emoteko!

Ekainak 16 (zapatu) IKASTOLA EGUNE

ZUBI-ZAHAR herri ikastolatik mezu hau jaso dou:

Kaixo, Ikastola Eguneako (ekainak 16) gitxi falta da eta antolakuntzan murgildute gaz. Gogoratu tanborradi egongo dala eta bertan parte hartzeko ixena emoteko azken egune baixako hau dala, maiatzak 25. Beraz, tanborrada juteko asmu dakazuenok emon ixena ahal bait ariñen ikastolan. Anima!!

Eta beste aldetik , ikastola eguneko egitarau bixalduzku, azpixan ikusiko dozuen latxeik.

ZUBI ZAHAR ikastola egune ekainak 16

ANTXOA eguneko irudixak

Behian ikusiko dozuen latxeik jende pillu hurreatu de antxoa postuta. Pintxo lehiaketako irudixak be ata douz eta esan doskun latxeik Beikozinik irabazi dau pintxo lehiaketi. Bigarren postu Cantabrico tabernik erun dau. Eguerdi aldin zilarrezko antxoi banatu dabe eta aurten ONDARRUKO HISTORIAZALIK ELKARTI ixan da omendu.

x

d

xx

xxxx

zzz

xxx

z

zzzzz

zzzz

ggggggg

zzzzzz

zzzzzzz

ggg

gggggggg