82 urte eukala hildde EDUR. Bihargin fiñe eta bixotz handiku. Bera zer ixan dan adierazteko berba bakarra erabiliko genduke, MILITANTI. Nun eztau parte hartu, ba? Ondarruko Ezker abertzalin sorreran (Herriko mahaiko partaidi urtitan), Zubi-Zahar herri ikastolin sorreran, Kresala kultur elkartin zuzendaritzan, Ondarruko Institutoko guraso elkartin, EGIN egunkarixan sorreran, EGUNKARIA egunkarixe sortzeko lantaldin, euskaltzali, mendizali….Belaunaldi oso batei agurre esaten gabiz. Eztou laga bir eurak eindako lana goraipatu baik, ez hoixe!!





