Elkarrekin together ikusteko aukeri eukikou apirilak 15in Beikozinin Ondarruko Gure esku dago taldik antolatute. Gero ANGEL OIARBIDE Gure esku dagoko bozeramalliaz solasaldi interesgarrixe eukikou.

Hamen pelikulin trailerra
Elkarrekin together ikusteko aukeri eukikou apirilak 15in Beikozinin Ondarruko Gure esku dago taldik antolatute. Gero ANGEL OIARBIDE Gure esku dagoko bozeramalliaz solasaldi interesgarrixe eukikou.

Hamen pelikulin trailerra
Datorren zapatun (apirilak 14), Saturrarango dunak garbitzea guz auzolanin. Arratsaldeko 17:00etan batuko gaz Saturrarango egurrezko zubxian. Gero, dunetan dazen hondakinak jasoko douz. Beharrezko mateixalak Eguzki talde ekologistik erungo dau (eskularruk, boltsak…).
Etorri nahi dabenak ez dauke ixe ekarri beharrik, laguntzeko gogu bakarrik.
Jasotzen douen hondakinak birziklatzea bidaliko dou.
Gure hondartzak eta itsosu garbi eduki nahi douelako, animatu eta etorri!

Aurrera erakutsi gendun latxeik egun hauetan toki ezberdiñak ezautzen ibili gaz eta hara, ESKOZIAko parlamenture be alla gaz

Beste lagun batek beste hau bixaldu dosku, Picassentko espetxe aurrin atataku (hamen bai ohikuk gazela), ze nahiz eta opor egunak euki douzen gure presuk ez dabe falta ixan gure berotasune.

Gertaera latz baten barri be kontatu dosku bixitxa jun dan lagunak. ASIER “Indixuk” konta dotzana:
“Preso sozial bat urkatu zan atzo gure galerixan. Asier ta Garik soka ebaki, jeitsi ta suspertze ariketak egin arren enfermexan hil zan. Bixan ekinaldixe eskertzea etorri zaizkigu preso sozial, erizain, Zuzendai ta kartzelazainak baina… sobera hitz oro”
Kalekutzeko eskillaretan egon diz gaur goxin KRESALA K.E.ko kidik mariskada bat zozketaten.

Azpixan agertzen dan zenbakixe ixan da irabazli.

Zoixonak irabazliai eta on ein janak.
Udal barriak digitalin irakurri douen latxeik: Atzo arratsaldin, Ibon Iparragirre Burgoa euskal presun egoeri zein dan zuzenin ezautzeko helburuaz Ondarroako udal ordezkarixak (ZUNBELTZ BEDIALAUNETA Ondarruko alkati, ENERITZ BASURKO EH Bilduko udal zinegotzixe eta MARIA DOLORES ETXANO senataxe eta udal zinegotzixe ) Iboneaz egon zin.

Honek diz Aurrerako futbol talde federatuk bixar eta etzi jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak. Eskola Kiroleko zenbait taldek be txapelketak jokatuko dotxue.

Aste santutan ondo etorten diz hartzen douzen atseden egunak. Pilak kargateko balixoten dosku eta inddarrak hartzen douz udi alla bitxartin. Asko ixan gaz herritxik urten douen herrittarrak, Kanariar uharteruntz, Benidorm aldea, Portugal aldin be eon gaz bañe Euskal Herrixan tzir be bueltaka ibili gaz. TURRUNEA argazki honek alla gaskuz (Lizarra aldetik, Garai aldetik eta Edinburgh (ESKOZIA) aldetik).






ZUBI-ZAHAR herri Ikastolin 50.urteurreneko programiaz jarraitxuz, apirilin 21in kontzertu antolatu dabe herriko gaztetxin. Bertan GATZ eta HARA herriko taldik joko dabe. Sarrerak Zurrumurrun egongo diz saltzen 3 euron trukin.

Bideo hau sarin topa dou eta bertan 1990in “TTIPI TTAPA” Amnistixin aldeko martxin Deba, Mutriku, Ondarru eta Lekatxoko irudi ederrak batzen dotxu! Asko eta asko diz bertan agertzen dizen herritxarrak eta ezagunak, gaur egun batzuk gure artetik junde daz eta beste askorek ondiokan burrukan jarraitzen dabe helburu bardiñan alde! ia iñor ezautzen dozuen!
Askotan ez ga konturatzen gaur egun etxen dizen ekimen, ekitaldi, mobilizaziñoik… dokumentatik dakarren garrantzixaz, baine histoixi idatzi bihir badou beharrezku de artxibo historiko ganorazku eukitxi etorkizunea begire gure ondorenguai lagako dotsauena ixango dalako.


