Herritxarrak irabazi dabe JOSEBA JAKA beki

BERRIA egunkarixak argitaratu daben latxeik “Lua Kastore” proiektuk irabazi dau aurtengo JOSEBA JAKA beki. Oihane Enbeitak, Andoni Gartziak eta Eneritz Zeberiok garatuko daben antzezlana ixan da irabazli. Ma kolektiboko kidik diz hirurak eta gorputzan, hitzan, soinun, irudixan eta beste adierazpenan artin “sinkronixa lan bat” egin nahi dabela zehaztu dabe. ZOIXONAK hiruroi Turrunetik!!.

andoni gartzia

OPORRAK BAKEAN programan parte hartzeko AZKANENGOKO EGUNAK! ONDARRUN FAMILIXAK BIHIR DIZ!

Yaalah elkartik hauxe mezu bixaldu dau mezu garrantsisu latxeik:

⚠️APIRILAN 15arte LUZATU DE PROGRAMAN IXENA EMOTEKO EPI!

Aurtengo helburu, Euskal Herrixan 150 familixa barri lortzi zan, zoritxarrez 55 daz prest bakarrik. Hori dala ta programan parte hartzeko epi egun batzuk luzatu de!

Edoze galdera edo zalantzan aurrin jarri geuaz kontaktun!

ONDIO SASOIZ ZABIZ UME SAHARAR BATEN ETA ZEURE UDI ALDATZEKO!🇪🇭🇪🇭

oporrak bakean 2018.JPG

HAMEN AURRETIK HARRERA FAMILIXAK IXAN ETA DIZENAN TESTIGANTZAK ETA BIXIPENAK BATZEN DOTXUN BIDEU:

ALTSASUKUK ASKE! Manifestaziñoi apirilak 14 (zapatu), Iruñan. Ondarrutik autobuse!

Datorren zapatun Altsasuko gaztin aldeko manifestaziñoi egongo da Iruñan, 17:30xetan Golem zinemetatik! Ondarruko Ernaitxik mezu hau dabiz zabaltzen autobusin berta juteko deialdixe etxeko!

“ALTSASUKOAK ASKE” manifestaziñoire juteko autobuse Ondarrutik!

Apirilak 14 (zapatu) Altsasuko montaje polizial ta juridikun kontra eta auziperatun alde, manifestaziñoi egongo da ,17:30xetan Iruñako Golem zinemetatik!

🚌Ondarrutik autobuse egongo da:
🕒15:00etan
📌ZALDUPETIK
🗒APUNTA: Anaitan, Kulixkan ero bete inprimaki hau: https://goo.gl/forms/fKCV3ZBfhcBIo50w1 apirilan 13 baino ariña!

#EzDaPosible

Ondarruko Ernai.