Martxoak 8 dala ta, 7 Emakume en movimiento-ko kidik eta Etxelilako artegintzako partaidik dizen Josune Laka Artetxek eta Gotzone Elu Eluk Mutrikuko Txalaparta kafetegixan ipini dabe euran Arte-lanak erakusgai.

Martxoak 8 dala ta, 7 Emakume en movimiento-ko kidik eta Etxelilako artegintzako partaidik dizen Josune Laka Artetxek eta Gotzone Elu Eluk Mutrikuko Txalaparta kafetegixan ipini dabe euran Arte-lanak erakusgai.

Honek diz AURRERAko taldik ongo asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!!!

Martxan da 2018ko OPORRAK BAKEAN programi ixe Euskal Herriko herri guztitxan, programa hau ume sahararrak 2 hilabetez Euskal herrixeta etorteko da eindde, helburuk asko diz, baine handixenak: Umik desertutik urten eta beste klima eta paisaje bateaz gozatzen dabe, hamen pasaten daben hile bixetan elikadura egoki bat jaso eta inddarrak hartzen dabe urteko beste egun guztik desertun pasateko, haginan rebiziñoik ein, mediku azterketak pasa, kultura trukaketi, hizkuntzi…
Hamen Yaalah elkartik Ondarruko harrera familixak ixan dizenak eta dizenan testigantzak batzeko ata daben bideu!
Ondarrun be Yaalah elkarti eta Udala hasi diz martxan kanpañiaz eta harrera familixan bile. Euskal Herriko Oporrak bakean programako arduradunak diñuenez, daneta 130 harrera familixa barri lortzi de helburu.

Gaur Turrunin be planto einddou GREBA FEMINISTI eta mugimendu feministi babestu eta gure atxikimendu emoteko! Halan da guzti ezin dou laga gaurko egune greba feministik eta egunak orokorrin laga doskun irudixak erakutsi baik!
Euskal Herri guztin milaka eta milaka emakumek einddabe bat kalitan, Ondarru ez da atzin geatu! Hamen lagatetzuau gaurko egunak lagatako irudixak:
Goxetik hainbat balkoi eta lehio amantalak eskegitxe agertu di:





Udaletxeko mastan kolore moreko banderi egon da egun guztin:

Eta grebiaz bat eindde langile askorek geldialdixak ein dotxuez goxin eta iluntzin, Zubi zahar ikastolako langilik be planto einddabe eta gixonezkuk arduratu diz ikaslin zaintza lanakin:


Eta lehengoko mobilizaziñoi jendetsu 12:00etan ixan da alamedan!



Eta iluntzin, 19:00etan barriro batu ga pilobat lagun, bertan irakurketi ein, hiru lau abesti kanta eta andrabandin soinuk alaitxu dotxuez kalik!

Hamen HITZAK ein daben bideu, bertan dator Lea Artibaiko mobilizaziñoin kroniki:
Argi dakau baine feminismu egunero lantzen jarraitxuko douela! Gaurko egunak emondako inddarrak hartu eta urteko beste 365 egunetan be feminismu lantzen eta eskubide guztik lortuarte ez gazela burrukan parako!
GORA BURRUKA FEMINISTI!
Gaur Turrunak be PLANTO eingo dau martxoak 8ko greba feministiaz bat eindde!

Gaur hainbat lagun batu ga atzo Puertoko kartzelan hildde topa ben XABIER REY “ANTXO” n herixotzi salatzeko eta danak etxin bihir douzela aldarrikatzeko! NAHIKURE! DANAK ETXEA!
Zapatun MANIFA NAZIONALA eta EKITALDIXE egongo da Iruñan, Golem zinemetatik hasitxe. Autobuse egongo da: 14:30 ZALDUPETIK! ZERRENDAK: ANAITA eta KULIXKAN.


Eta herrixan goxetik pankartak eta argazkixak agertu di, pebeterun sue be bistute egon da!



Bixar, EMAKUME LANGILIN NAZIOARTEKO EGUNE da eta Euskal Herri guztin mugimendu feministik paroik deitxu dotxuz ! Ondarrun be eguerdiko 12:00etan eta iluntzeko 19:00etan dakau deialdixak!

Ondarrun be nabarixe da eta presente daz greba feministako aldarrixak!

Hau eskualdeko Eh Bildu ko zinegotzixak grebiai atxikimendu eta sostengu emoteko atatako argazkixe:

Eta hamen grebin eta Martxun 8an aurreko egunetan herrixak dakarren itxuri:








GORA BURRUKA FEMINISTI!!!
Xabier Rey “Antxo” euskal preso politiku (Iruñaku) Puertoko kartzelan *hilldde*!
Agur eta ohore Xabier ✊🌹
Bixar, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan MOBILIZAZIÑOI Alamedatik.
Espetxe politika hiltzailea!



XABIER REY URMENETA Cadizko Puerto III. Espetxin euan euskal preso politiku hildde agertu de. Espetxe politika kriminalak ERAILA!
ADI MOBILIZAZIÑOIAI!!!

Lenako hospitxal zaharrin edo beste batzuentzako Barnetegixan antolatzen dizen zine emankizunan kartela alla gasku gaur. Hille honetako (Martxoa) emankizunak diz azpixan ikusiko dozuenak. Egunan gañin agertzen diz pelikulan kartelak. Gogoratu 20:30tan hasten dizela.
