Gaur eta beti MARTXOAK 8! GORA BURRUKA FEMINISTI!

Gaur Turrunin be planto einddou GREBA FEMINISTI eta mugimendu feministi babestu eta gure atxikimendu emoteko! Halan da guzti ezin dou laga gaurko egune greba feministik eta egunak orokorrin laga doskun irudixak erakutsi baik!

Euskal Herri guztin milaka eta milaka emakumek einddabe bat kalitan, Ondarru ez da atzin geatu! Hamen lagatetzuau gaurko egunak lagatako irudixak:

Goxetik hainbat balkoi eta lehio amantalak eskegitxe agertu di:

ui

Udaletxeko mastan kolore moreko banderi egon da egun guztin:

Eta grebiaz bat eindde langile askorek geldialdixak ein dotxuez goxin eta iluntzin, Zubi zahar ikastolako langilik be planto einddabe eta gixonezkuk arduratu diz ikaslin zaintza lanakin:

Eta lehengoko mobilizaziñoi jendetsu 12:00etan ixan da alamedan!

Eta iluntzin, 19:00etan barriro batu ga pilobat lagun, bertan irakurketi ein, hiru lau abesti kanta eta andrabandin soinuk alaitxu dotxuez kalik!

Hamen HITZAK ein daben bideu, bertan dator Lea Artibaiko mobilizaziñoin kroniki:

Argi dakau baine feminismu egunero lantzen jarraitxuko douela! Gaurko egunak emondako inddarrak hartu eta urteko beste 365 egunetan be feminismu lantzen eta eskubide guztik lortuarte ez gazela burrukan parako!

GORA BURRUKA FEMINISTI!

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.