Astelehenin (martxoak 19) ZUNBELTZ LARREA AZPIRI herrire dator!

Astelehen honetan, kartelak diñon modun BAT GITXIA eukikou barrun eta horrek BAT GEXA eukikouela kanpun nahi dau esan! 15urte ta erdi eta gero geure artin egongo da ZUNBELTZ LARREA AZPIRI euskal preso politiku!

Lehengoko harreri Durangon eingotze arratsaldin, eta iluntzeko 20:30xak aldea aiako da Ondarruko alde zaharrea!

Astelehenin, kartzelatik urteten daben momentutik TURRUNIN argazkixak zuzenin sartzen jungo ga!

Martxoak 15 (eguena) Antzerkixe Etxelilan: ERRADIKALAK GARA

1

Antzezlik: Ane Labaka (bertsolaxe) eta Beatriz Egizabal (antzezli eta ipuin kontalaxe).

 Egutegixe: Martxoak 15, eguena Ordutegixe: 18:30tan Leku: Etxelila

Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

Sinopsixe: “Erradikalak zarete” esaten dosku. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatzen dou. Bi emakume elkartu gaz eta maletak kontraesanez beteta dakauz, bertso eta bakarrizketa fomatun. Erraietatik ariko gaz, umorez, erruta iritsi nahixan. “Erradikalak gara” esango dotzuau. Eta “nahi eta behar baino gutxiago” pentsatuko dozue.

 

 

    

 

Martxoak 12 (astelehena) berbaldi iraixe Kofrai Zaharrin: GUK GEURE PENTSIÑOIK. Hizlaixak MARIAN BEITIALARRANGOITIA eta XABIER ISASA

Ondarruko EH Bilduk berbaldixe antolatu dau ongoxe asteleheneako, kofrai zaharrin. Pentsiñoin gaxe bolo-bolo dabillen sasoi honetan, argitxasun apur bat emoteko hurreatuko diz herrire MARIAN BEITIALARRANGOITIA, Madril aldetik dabillen euskal diputadi, eta XABIER ISASA, pentsionistan elkarteko kidi. Hitzaldixe arratsaldeko 6 retan hasiko da.

martxoak 12 hitzaldixe kofrai zarrin