SATURRARAN 1938-1944

Sarritan sare sozialetan gauza politxak topaten douz gure herri eta inguruk atxik eta adibide lez beatu zer topa douen:

1938tik 1944re, milaka emakume eta haur kartzelaratu zituzten Saturraranen. Bizi-baldintza tamalgarrietan iraun zuten, gaixorik eta gosez. Mutrikuko hildakoen liburuek zehatz-mehatz esaten dute 116 emakume eta 56 haur hil zirela.
Haurrak errakitismoaz edo bronkopneumoniaz hil ziren. Umeen hil jario hori 1944an amaitu zen, ume gehienak, bat-batean eta inolako jakinarazpenik gabe, Espainiako Estatuak kudeaturiko hospizioetara aldatu zituztenean. Orduz geroztik, beste tragedia bat hasi zen, behin haurra amarengandik bereiztean, amak oso zaila baitzuen seme edo alabatxoa berreskuratzea.
Gerraosteko kapitulu beltza da hau, nahi baino gehiagotan historiak ezkutatu duena.
argia.eus
Kanta Naroa Gaintza, Arkaitz Estiballes eta Jagoba Ormaetxearena

Gaur TORTURIn KONTRAKO EGUNE!

Gaurko egune (otsailak 13) Euskal herrixan, TORTURIn KONTRAKO EGUNan modun ezautzen dou, 1981ko otsailak 13an Joxe Arregi Madriden torturatu eta hil ben.

Zoritxarrez Ondarrun bertan be urte luzez ezautu dou torturi kolore ezberdinetako txakurran eskutik. Eusko jaurlaritzik berak einddako ikerketik 4000 tortura kaso baino gexaua batzen dotxuz, eta argi erakusten dau torturi sistematikoki erabili ixan dala gure herrixan!

Etorkizunea beatzeko eta aurrea etxeko derrigorra da zauri honek benetan itxitxi eta benetako aitortzi, erreparaziñoi eta gexa ez errepikatzeko bermik eukitxi.

Hamen SORTUk gaurko egunan harire einddako bideu:

Ondarrun be torturin kontrako salaketa argixe ein ixan dou beti! Hamen aurreko urtitako bideo eta argazki batzuk: