Month: otsaila 2018
[IRUDIXAK] Ondarru zuri esnatu de!
Gaur behingoz ikusi dou edurre gure herrixan, nabarixe da errepiditako lasaitxasune, eta seguru jente asko biharrea ezin junde geatu dana…
Biharrea, eskola, kalea gixuzela argazki honek ata douz:
























Martxoak 1 (eguena) film proiekziñoi Etxelilan: FIGURAS OCULTAS

Filmai buruz: 60ko hamarkada hasieran NASAn lan egin ben hiru emakume zientzialai afroamerikarren inoiz kontatu gabeko istoixi.
Ordutegixe: 17:00etan Leku: Etxelila Antolatzaili: Boga-Boga Elkartea
SAHARAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKUn 42. Urteurrena!
1976ko Otsailak 27 xan El Uali saharar nazio askapen mugimenduko buruzagixak eta herritxarrak SAHARAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKU aldarrikatu ben Bir Lehlunen. Handik ona hainbat eta hainbat eraso eta eskubide urraketa jaso dotxuz saharar herrixak…
Gaur aldarrikapen hortik 42 urtea be, gure posiziñoi garbixe da! Gaur, egun hau ospatu eta Saharar errepublikako banderi ipini dabe Udaletxin Ondarruko Udalak eta Yaalah Elkartik:


Eta hamen lagaten dotsuau Yaalah Elkartik ata daben kartela eta idatzixe egun honen harire:

SAHARAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKOAREN 42.URTEURRENA
Otsailaren 27a ospatzeko, aldarrikatzeko eta salatzeko eguna da aldi berean. Ospatzeko, 42 urte igaro direlako jadanik herrialde Sahararra Saharar Errepublika Arabiar Demokratiko gisa aldarrikatu zenetik. Eta aldarrikatzeko eta salatzeko, historian zehar behin eta berriz Saharar herriak bizi izandako eta oraindik ere bizi dituen zapalkuntzak gogora ekarri behar ditugulako.
Hasteko, Espainiarren kolonizazioa pairatu behar izan zuten.
Ondoren, burujabe nahiz aske izango zirela zirudienean, marokoarrek Hassan II.ak hala aginduta “martxa berdea” burutu zuten, sahararren aske izateko ametsak guztiz zapuztuz.
Martxa honen bidez, Marokoarrek indarra eta errepresioa bidelagun zituztela, 300.000 zibil eta 30.000 soldadu marokoar Sahararren lurraldean sartu ziren. Kanpo aliatuen laguntzaz nahiz Espainiaren jarreraz baliaturik, herri Sahararraren aurkako izugarrizko zapalkuntza burutuz.
Tamalez, milaka eta milaka sahararrek bakea bilatu nahian euren bizitokiak utzi eta Algeriako desertura ihes egin behar izan zuten. Ihesaldi horretan ordea, herritar batzuek ez zuten ihes egiteko aukerarik izan eta ondorioz gaur egun familia desberdinek oraindik ere 2000km baino gehiagoko harresiaz banaturik jarraitzen dute, Marokoarrengandik etengabeko presioa jasoz.
Bizi izandako zapalkuntzaren arrastoak oraindik ere agerian daude. Saharar herritarren zati handi batek desertuan normalizatuegia bilakatu den errefuxiatu egoeran jarraitzen dute oraindik ere, euren lurrak berriz lortzeko esperoan.
GORA SAHARAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKOA! SAHARA ASKATU!🐪🇪🇭🐪🇪🇭
-YAALAH ELKARTEA Ondarroa-
Eta hau Ondarruko udalak Otsailan 22an onartutako adierazpen instituzionala:
Saharar Estatuaren 42.urteurrenari buruzko erakunde-adierazpena
Itsasoratzeko sasoi
Portu aldin ibili bazaze azkanengoko ordutan konturatuko ziñen erbesteko txalopak agertu dizela herrixan. Portosin, Aguiño, Cambados…aldetik datoz, urtero lez. Martzu hurreatzen, berdela usaintzen. Halan da guzti gure zarrak diñue aurten bi kostera batuko dizela zihur, berdela eta antxoi. Datozela, ia ixezkun lakoxik dizen, iñoizko antxoadaik onenetaku ixan zalako.


PENTSIÑOI DUINAN ALDE batu gaz Alamedan!
Gaur eguerdiko 12 xetan herritxar ugari batu gaz alamedan “Bizkaiko Pentsionistak Martxan” mugimenduk deitxute. Beste herri askotan modun PENTSIÑOI DUINAK eskatu, %0.25 igoeri miseixa bat besteik eztala salatu eta segurtasun sozialeko erakunde propixun aldarrikapena einddou!



Mobilizaziñoik jarraitxu eingo dabe helburuk lortu arte eta bertan mobilizaziñoin parte hartu daben jentik erabakitxe: astelehenero 12:00etan alamedan batzi erabaki de!
Pentsionistak, jubilauk, alargunak…. BURRUKAN!
Kirolin be ANIZTASUNAN ALDE!
Atzo, aurretik jakinarazi ben nodun AURRERA futbol taldeko kapitxainak ostadarran koloredun🏳️🌈 besoku erun ban aniztasunan eta danon eskubidin aldeko keinu modun eta eurak sarin esan ebenez:
“Taldeko kideek erabaki dute egin beharreko keinu bat dela guztion eskubideen alde, eta are gehiago Ondarroan azken egun hauetan”


Ez zin ixan ekimen honetan parte hartu ben bakarrak, eta atzo Sestaon egon zin erramolai gaztik be han erun ebezen LGTB banderak!


Kirolin, biharrin, hezkuntzan… danin emon bihir douz pauso handixak, dan danok onartu eta bakotxe gazena eta nahi douena ixaten lagako gatxun gizarte bat eraikitzeko! Gora LGTB burruki!!!
Eta hau argazkixe ontxe aia gazku, ondarruko institutun “EKAI MAITE ZAITUGU” jarten daben pankarti ipini dabe fatxadan!

LASTERBIDEANeko biharreko taldik martxan! Emon ixena!
Hauxe mezu jaso dou Ondarruko lasterbidean antolatzen dabizenan eskutik, bertan, bera egune aurrea atateko beharrezkuk dizen lantaldik agertzen di eta biharreako prest dan edozeinek ahalko dau ixena emon:
Aupa herrikide.
ondarru.lasterbidean@gmail.com
Hauxe da erabiliko douen helbidi lantalditan herriko eta eskualdeko jenti apuntateko. Behiko taulan agertuko di lantalde desberdinak, eta kalkulaten dou 150 pertsona inguru biko dile lantaldik osatzeko.
Lantalditan parte hartzeko interesata zazenok email bat bixaldu ixen-abizenakin eta parte hartu nahizuen lantaldin ixenaz. Kuadrilla modun nahibazue apunta, kuadrillin ixena eta zemat pertsona ixango zazen.
50 pertsona ibilbidiai lotute
60-65 pertsona bazkairako
30 pertsona dortsaletako eta kontsignako.
Beste 30 segurtasuneko taldeako.
15 pertsona txosnetako turnutako
Amaitzeko 10na azkan lantalde bixetako (egitarau + ekitaldixe eta komunikazinoi + propagandi).
Lan talde bakotxeko batzarrak etxen dizenin explikako di zeintzuk dizen ein biharreko zereinak.
Lanak bikoiztekuk ixango di askotan, hamen kaso bi adibide modun:
Karrerin aurretik segurtasunin aparkalekun egongo dan bat gero ibilbideko bidegurutze baten egon laike edo bazkatxan serbiuten.
Beste adibide bat, goxin dortsalak banatzen edo kontsignan dana, bazkatxan serbiuten egon leike bebai…
Beste baik eskerrik asko Lasterbideaneko lantaldin ixenin. Herritxarron inddarra biharrezku ixangora Ekainak 17an, gure artin falta dizen danak etxin nahi douzela aldarrikatzeko.
Lantaldin zerrendi:
IBILBIDI + BIDEGURUTZITAKO SEGURTASUNE
DORTSALAK + KONTSIGNI
SEGURTASUNE: APARKALEKUK, SEINALIZAZINOIK
BAZKAXE
TXOSNETAKO TURNUK
EGITARAU + EKITALDIXE
KOMUNIKAZINOI + PROPAGANDI

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz Aurrerako taldik gaur eta bixar jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:

Eta herrixan bixi ixan douen gertaera latzan aurrin AURRERA K. E. bat etxen dau senide ta lagunakin momento gogor hauetan. Hori dala ta erabaki hau hartu dau:
Hau ixango da gaurko partidun AURRERAko kapitainak jantziko daben besoko barrixe.
Taldeko kidik erabaki dabe egin beharreko keinu bat dala guztion eskubidin alde, eta are gehiago Ondarrun azken egun hauetan.

Betiko lez AURRERAko jarrerri txapela kentzeku, gehitzetzau guk TURRUNEtik
AUPA AURRERA TRA KA TRA!!!
EKAI oroitu eta transexualan gaixe erun de espainiko kongresure!
Marian Beitialarrangoitia Eh Bildu ko españiko kongresuko diputatuk, EKAI LERSUNDI herritxarra oroitu eta mahai gainea ata dau transexualan gaixe eta honen ingurun PPk proposatutako textuai kritika gogorrak ein dotza!
Gaur ETBk Ekaien aitai, Elaxar Lersundiai elkarrizketi ein dotza, oso adierazpen samintsuk ein dau eta bai instituziñoik eta bai gizartik be ahalik eta ariñen benetako pausuk emon bihir dabela esan dau. Behar beharrezku dou burruka hau aurrea daruenak gizartin prezentzixa osu eukitxi eta danok inplikati!
Hamen lagaten dotsuau elkarrizketin loturi: